Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

162. alea

Igor Olaizolak realzaleen lagunartea sortu du Errioxan (162. alea)

Igor Olaizolak realzaleen lagunartea sortu du Errioxan (162. alea)
abendua 22
12:53 2010

Urretxuarra umea zela joan zenlehenengoz Ezkaraira. “Duela 26 urte joan ginen lehenengoz bertaraoporretara, zazpi urte nituenean. Aurreko urtean Santo Domingora joanginen eta ez genuen Errioxara itzultzeko asmorik, baina gurasoenlagun batzuk Ezkarain zeuden eta asteburu bat pasatzera gonbidatugintuzten. Azkenean bost egun eman genituen bertan. Hurrengo urteanez zutela joateko asmorik eta pisua libre zegoela esan ziguten.Handik aurrera beti etxebizitza hartara joan ginen, geurea erosigenuen arte”.

Olaizolak berehala egin zituen lagunak.“Umetan urbanizazioan gelditzen nintzen, baina gero herrikojendearekin harremana egin nuen. Asteburuetan, zubirik ez bada,herriko jendea bakarrik egoten da eta bakarrik egon nahi ez duenakbertakoekin harremana egin beharra du. Gurasoek ere koadrila eginzuten bertan eta herriko ekimenetan parte hartzen dugu. Egia esan,mendialdean dauden herrietako giroa kostan daudenetakoa baino nahiagodugu”.

Pixkanaka herriko giroan murgiltzenjoan ziren eta Igor Olaizola hango futbol taldean jokatzen hasi zen.“Presidentearen familiarekin harreman estua dugu eta udako torneobaten ondoren herriko taldean jokatzeko gonbitea luzatu zidaten.Astebururo hara joatea gogorra zen, baina presidenteak bere etxerajoatea eskaini zidan eta azkenean baiezkoa eman nien. Taldean herrikojendea bakarrik zegoen, baina ondo hartu ninduten. Lau denboraldieman nituen San Lorenzo taldean”.

Duela zazpi urte futbola utzi zuen,lesio baten erruz. Baina beste kirol batzuk ere egin ditu.

Valdezcaray estazioan eski irakasleaizan da taberna ireki duen arte. “Dena ezin da. Astean zehar hemenlan egitea, ostiralean tabernan sartzea eta larunbat goizeaneski-estazioara joatea gogorregia da. Taberna goizeko seietan edozazpietan ixten dugu eta estazioko lana zortzietan hasten da…”.

 

Rym taberna 2009ko irailean hartu zuen.“Hemen hasi nintzen tabernari lanetan, 17 urterekin. Ezkaraikotaberna gehienetan ere lan egin dut. Iaz hartu nuen horretanbizpahiru urte eman nituen eta nagusia gaixo jarri zenean negozioazarduratzeko eskatu zidan. Lanera itzul-tzeko asmoa zuen, baina iazkoabuztuan amore eman zuen”.

Urretxuarrak taberna bat hartzeko gogoazuen. “Tabernako giroa beti gustatu zait eta aukera aprobetxatzeaerabaki nuen. Nik hartu nuen arte ostiral eta larunbat gauetanbakarrik irekitzen zen, baina orain ostiral arratsaldetik igandegauera bitartean irekitzen dugu, arratsaldez eta gauez. Lehengonagusiaren izpiritua mantentzen saiatu naiz, baina telebista jarridut Realaren partidak ikusi ahal izateko. Bestalde, niretzat Ezkaraioso berezia da eta bertako elkarteei laguntzen saiatzen naiz”.

Reala ere berezia da Olaizolarentzat.Hala, talde txuri-urdinaren lagunartea sortzea erabaki zuen.“Txikitatik naiz Realzalea, nire ustez, ligak irabazi zituentaldearen eraginez. Ezkarain ere Realzale asko daude, Arconada,Zamora eta gainontzeko taldekideen eraginez. Tabernan lagunarteasortzeko asmoa dugula jakin zutenean, nik espero ez nuen asko etorriziren. Dena den, gehienak Ezkarain etxebizitza duten gipuzkoarrakdira. Dagoeneko 100 baino gehiago gara”.

Aurkezpen ekitaldia aurki izango da.“Jokalariak eraman eta pantailan Realaren historiako irudiakeskaini nahi ditugu. Bestalde, ligak irabazi zituen taldekojokalariren bat joatea ere gustatuko litzaidake. Horretan gabiltza…Ekitaldia zubiren batean izatea gustatuko litzaidake, halakoetangipuzkoar asko elkartzen baitira bertan. Bestalde, Athletic etaBartzelonak ere lagunarteak dituzte Ezkarain eta urtean zehar eurekinekitaldiak antolatzea gustatuko litzaidake. Horretaz gain, Realekolagunarteen batzarra han antolatzea ere ondo legoke”.

Ikusten denez, Olaizola Realzale petoada. “Irratian igandero Atotxara joateko sarrerak zozketatzenzituzten eta aita adi-adi egoten zen entzuten eta partidei buruzkodatuak apuntatzen ondoren lehiaketako galderak ondo erantzuteko.Askotan joan nintzen Atotxara aitak irabazitako sarrerei esker.Txapeldunorde izan ginen urtean Anoetan Real Madrili irabazitakopartida ere askotan gogoratzen dut. Izugarria izan zen”.

Iaz Celtaren aurka Anoetan jokatutakopartida ere gogoangarria izan zen. Izan ere, egun hartan ospatu zutenigoera txuri-urdinek. Urretxuarrak Ezkarain ospatu zuen. “Lagundezente elkartu ginen eta txanpain pixka bat ere edan genuen. Orduanerabaki genuen lagunartea sortzea. Lehenagotik buruan nuen, bainaegun hartan berotu ginen: jendea animatuta zegoen eta denaklaguntzeko prest agertu ziren”, amaitu du Olaizolak.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 9 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]