Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

173. alea

Igor Susaeta: Urretxuar bat New Yorken (173. alea)

Igor Susaeta: Urretxuar bat New Yorken (173. alea)
abendua 19
17:19 2011

Jatetxe batean zerbitzari lan egin du,beste baten etxez etxe janaria banatzen aritu da eta turistakbizikletan eraman ditu. Gainera, kazetaritza lanak egin ditu medioezberdinentzat eta astean bitan bere bizipenen berri eman duberria.info/blogak/newyorketik blogean.

Zergatik erabaki zenuen New Yokerajoatea?

Aspalditik beste esperientzia batzukbizitzeko beharra sentitzen nuen. Beste toki batera joanda besteesperientzia batzuk bizi ahal izango nituela uste nuen. Beharbadahemengoaren antzerakoak izango ziren, baina beste inguru bateanegonik beste puntu bat izango zutela uste nuen. Hasieratik abenturagisa planteatu nuen. Berrian eszedentzia hartzeko aukera nuen etaurtebetekoa hartu nuen. Banekien, nahiz eta kanpoan oso gusturaegon, itzuli egingo nintzela. Hasieran nire asmoa Berlinera joateazen, baina distantzia fisikoa hartu nahi nuen. Berlinera joatenbanintzen, beharbada hiru hilean behin itzuli egingo nintzen eta eznuen hori nahi. Hala, Estatu Batuetara joatea erabaki nuen. NewYorkera joan nintzen. Ez hiriaz maiteminduta nengoelako, baizik etabesterik gabe.

Gogorrak izan al ziren prestaketalanak?

Kazetaria izan eta medio batean babesaizanez gero, nik Berriarena nuen, bost urtetarako bisatua ematendizute. Hori bai, Madrilera joan beharra dago bisatua lortzera,elkarrizketa bat egiten dizute… Neketsu samarra da, baina ez zaila.

Zer egin duzu New Yorken?

Diru apur bat eraman nuen, baina nirehelburua lan egitea zen. Abentura hango lanetan oinarritu nahi nuen.Ez nintzen idaztera edo dirua gastatzera joan. Lehen hilabeteaturista moduan eman nuen. Gainera, pisua bilatu behar izan nuen:hemendik atera nintzenean banekien lehenengo etxebizitza hilabeterakobakarrik zela. Zortea izan nuen, etxea aurkitu bainuen eta hurrengohamaika hilabeteak etxe horretan eman bainituen.

susaeta_02.jpgZer diozu lan kontuaz?

Curriculum faltsuak egiten nituen:bertako tabernetan lan egindakoa nintzela jartzen nuen, telefonozenbaki eta kontaktu faltsuak jartzen nituen… Bestela,esperientziarik gabe, ezinezkoa da taberna eta jatetxeetan lanaaurkitzea. Egia da, dena den, lan aukera zabala dagoela. Hori bai,lan deserosoak dira: banatzaile lana egin bizikletarekin, kartelakitsatsi, kartel iragarlea soinean duzula paseatu… Orientazioabeharrezkoa da eta nik ez nuen inoren laguntzarik izan. Web orri baterabili nuen. Nire hasierako asmoa taberna batean lan egitea zen etakasualitatez jatetxe batean lan egiten zuen Legazpiko neska batezagutu nuen. Haren bidez jabearekin elkarrizketa lortu nuen. Hiruegunetan trebatzeko esan zidan eta ondoren managerraren esku utzizuen erabakia. Hartu egin ninduten eta mahaiak jartzen eta jasotzeneta janaria zerbitzatzen lan egin nuen. Hilabete bat eman nuen bertaneta inongo arrazoirik eman gabe bota egin ninduten. Nire ustez lanegitera mugatu nintzelako izan zen. Han managerrari koipea ematea osohedatua dago eta nik ez nuen halakorik egin. Jendeak ahalik etaazkarren gora egin nahi du eta zerbitzariak elkarrekin haserretzenziren, eskupekoengatik adibidez.

Zer gehiagotan egin duzu lan?

Jatetxe organiko batek banatzaileabehar zuen eta curriculuma moldatu nuen. Hartu egin ninduten. Zorteaizan nuen, janaria garestia zenez, bezeroek eskupeko onak uztenbaitzituzten. Baina lana gogorra zen: egunean banaketa asko eginbehar nituen, Manhattanen, bizikletaz, elurrarekin, euriarekin,haizearekin, hotzarekin, beroarekin… Hasieran egunero-eguneroistripuen beldur nintzen eta lana utzi nahi nuen. Baina ohitu eginnintzen. Uztaila hasiera arte lan egin nuen jatetxe horretan. Izanere, aspalditik pedicab batekin lan egiteko gogoa nuen. Atzeankarrotxo bat duten bizikletak dira: turistak edo exekutiboakeramateko erabiltzen dira.

Lan gogorra dirudi…

Buruarentzat batez ere. Izan ere, inorkez dizu bezerorik ziurtatzen. Dena den, uztaila hasieratik irailabukaera bitartean egun bakar bat gelditu nintzen lan egin gabe.Turistei 70-80 dolar kobratzen nien Central Parken buelta batematearen truke. Taxi lanagatik 20-30 euro kobratzen nuen.Bizikletaren truke 200 dolar ordaintzen nuen astean eta 500 bat dolarirabaztea lortzen nuen.

Jendeak azkar joateko eskatzen alzizuen?

Presa zuten exekutiboek bai. Behinlankide turkiar batekin lasterketa egiteko eskatu ziguten. Bi bikoteeraman behar genituen Wilco taldearen kontzertura eta mozkortutazeuden. Turkiarrak pedicaba aldatzea proposatu zidan. Nikemakumezkoak eraman nituen eta berak gizonezkoak eta, gainera, orduankonturatu ginen bere pedicaba askoz ere arinagoa zela. Lasterketa osoerraz irabazi nuen, noski. Beste behin bien artean 200 kilo ingurupisatuko zuten Houstongo bikote bat igo zen. Gainera, egun hartanbizikletaren plater txikia ez zen sartzen eta pedalei eragiten nienbitartean hitz egin beharra nuen! Hori guztia gutxi balitz, galderakegin zizkidaten eta, oraindik Central Park ondo ezagutzen ez nuenez,erantzunak asmatu egin nituen. Izugarri sufritu nuen. 20 dolarrekoeskupekoa eman zidaten, nahiz eta lan kaxkar samarra egin nuen.

Euskara irakaslea ere izan zara.

Bai, Euskal Etxean: urtarrilaerdialdetik urria bukaera bitartean, hain zuzen ere. Nik neuk eskaininuen neure burua, ez baitzegoen euskara irakaslerik. Hamahiruikaslerekin hasi ginen, baina batzuek utzi egin zuten: zaila irudituzitzaien, asteartero eta igandero Brooklyngo zulo batera joateagogorra zen… Neguan sekulako hotza egiten zuen eta udan beroa. Izanere, Euskal Etxea oso zaharra da. Dena den, niretzat oso esperientziapolita izan da.

Zein jende mota zen?

Gehienek euskal jatorria zuten. EuskalHerriarekin harremana zuen espainiarren bat ere bazegoen. Beste batekhemen urtebete pasatu zuen eta bere ametsa itzultzea zen. Azkenaeuskal kulturaren berri izan zuen hizkuntzalaria zen. Azken bi hauekikasle oso onak ziren.

susaeta_03.jpgNew Yorken bizi diren euskaldunenartean harreman estua al dago?

Euskal Etxea dago eta bertan afariaketa hitzaldiak antolatzen dira, baina egia esan ez du oso ondofuntzionatzen. Diru gutxi dago, lokala zahartuta dago eta astegunetanez da irekitzen. Garai batean jendea bizitzera joaten zen NewYorkera, baina egun gehienok iragaitzaz joaten gara. Gainera,teknologia berriek ere Euskal Herriarekin harremanetan jartzekoaukera eskaintzen digute: ez dugu Euskal Etxera joan beharrik.Bestalde, New York hiri oso indibiduala da eta distantziak osohandiak dira. Jendearekin egoteko astebete lehenago gelditu beharraduzu. Ez dut uste han euskaldunen artean elkartasun berezirikdagoenik. Hiria indibidualista da eta hara joaten dena ereindibidualista bihurtzen da.

Zer egiten zenuen denbora librean?

Ez dut lagun talde bat egin. Ez nueneuskaldun talde bat osatzeko asmorik eta gainera han harremanakegitea ez da erraza. Aisialdian paseatu egiten nuen, argazkiak atera,toki berriak ezagutu, lasai egon, zinera eta kontzertuetara joan,oporraldi pare bat izan dut… Gainera, izan ditudan lanak osogogorrak dira eta atsedena behar nuen. Bestalde, blogak eta kazetarilanek ere denbora kendu didate.

Hango bizimodua gogorra al da?

Bai. Bakarrik zaude eta bizimodua osoazkarra da, zaratatsua eta erasokorra. Ez du hausnartzeko astirikematen. Negua luzea eta gogorra da, uda luzea eta beroa… Ez dagoudazkenik eta udaberririk. Jendeak lehen urtebetea gogorrena delaesan zidan. Hemengo ohiturei uko egin behar izan nien eta uztaileanoporraldia hartu nuen arte mendiaren eta naturaren falta sumatu nuen.Dena den, gauza onak baditu. Hiriak energia handia du eta horrek adieta prest egotera behartzen zaitu. Egiteko zehatzik izan ez arren,hiriak piztuta mantentzen zaitu. Hiri gogorra da. Ez da Sex and thecity. New York euren ametsetako hiria zela uste eta bertan hiruhilabete baino gutxiago iraun duen jendea ezagutu dut.

Zer iruditu zaizu deigarriena?

Hiri indibidualista eta langilea da.Itxurak garrantzia handia du. Irribarre egokia saltzen dakitenei ondodoakie. Hori bai, arazoren bat baduzu jendeak zutaz paso egiten du.Ondo bazaude jendea hurbildu egingo zaizu, baina arazoren bat duzulasumatzen badute zutaz paso egingo dute. Jendea bertara gora egiteko,aberasteko, asmoarekin joaten da.

Espero zenuena aurkitu al duzu?

Gutxi gorabehera, bai. Jendeak han denafesta dela uste du, baina festaz gozatzeko diru asko behar da. Eznaiz turistak bezala ibili, beste esperientzia bat bizi nahi nuen:zerotik hasten denarena. Hori bai, diru apur batekin joan nintzen etaitzulera ziurtatua nuen. Dena den, lan ezberdinak eta etorkinakezagutzeko aukera izan dut. Esperientzia asko bizitzeke gelditu dira,baina ziur espero ez nituen beste asko bizi izan ditudala.

Hemen dugun irudia erreala al da?

Ez guztiz. Jendeak pelikulen etaturisten bidez ezagutzen du eta badakigu turistak nolakoak garen…

Euskal Herria ezagutzen al dute?

Denetik dago. Nongoa naizen galdetzenzidatenean Euskal Herrikoa nintzela esaten nuen. Batzuek badakite nondagoen. Pedicabekin lan egiten genuenon artean kurduak zeuden etahoriek bazekiten non dagoen Euskal Herria. Beste batzuei RealSociedad edo Athletic de Bilbao esatea hobe zen.

susaeta_04.jpgKazetaria zara, zer iruditu zaizkizubertako komunikabideak?

Egia esan, ez naiz horretaz kezkatu.Etxean bi aldizkari jasotzen genituen: Time eta Time Out. Bata osokatastrofista iruditu zitzaidan eta bestea oso txotxia. Bestalde, NewYorken bizi diren euskaldunek hango telebistek Estatu Batuez soilikhitz egiten dutela esan didate.

Aholkurik emango al zenioke hemendikhara joateko asmoa duen bati?

Argi izan dezala zertara doan, bestelahiriak jan egingo du.

Zer sentitu zenuen New York utzizenuenean?

Pedicabarekin egin nuen azken bidaiarenondoren hunkitu egin nintzela gogoratzen dut: gauez, Park Avenueinguruan, oso toki solemnean… Azken egunetan lasaitasuna sentitunuen batez ere. Hona etorri nintzenean ere bai. Han jarraitzekoberriro lan kaxkar bat bilatu beharra nuen, negua oso gogorra da,bakardadea… Berriro horri guztiari aurre egin beharra ez zensamurra izango. Hemen berriro lanean hasiko naiz, lagunak ditut,familia dut… New Yorkek gauza on asko ditu, baina txarrak ere bai.

Inoiz itzuliko zarela uste al duzu?

Baietz uste dut. Une batzuetan hiriagorroto nuen, baina beste batzuetan asko maitatu dut. Esperientziabizia izan da. Itzultzekotan dagoeneko han lana lortuta joangonintzateke. Ez dut berriro une gogorrenak bizitzeko gogorik. Denaden, han lagunak utzi ditut eta polita da zerbait eman dizutentokietara itzultzea.

Halako beste bidaiaren bat egitekoasmorik ba al duzu?

Oraingoz ez. Urtarrilean berriro laneanhasiko naiz, baina aspertzen ari naizela ikusten badut…

Bukatzeko, zeintzuk izan dira bizitakopasadizo deigarrienak?

Lan bakoitzeko bat kontatuko dut.Jatetxean zerbitzari lan egin nuenean nagusiak desodorantez aldatzekoesan zidan. Flipatuta gelditu nintzen. Bizikletarekin janariorganikoa banatzen aritu nintzenean, berriz, Elvis Costelloezagutzeko aukera izan nuen. Berari janaria eramatea tokatu zitzaidaneta berak ireki zidan atea. Donostiaz hitz egin genuen, eskaeraorrian sinatzeko eskatu nion eta eskupeko bikaina eman zidan.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 5 =


Iruzkin berriak

Luis Bengoetxea: Gora Luis!!!!!!!!! [...]

Pako: Lotsagarria greba eguna aprobetsatuz, propaganda politikoa egitea..U30 greba orokorra [...]

lizarriturri: Benetan, nik ya ez dakit zeintzuk dian Goierriko Hitzan kriteriok. Atzo hamaika ibilgailuk elkar jo [...]

Igor: Ama aipatzen hasita, bigarren abizena agertzea ez legoke gaizki. [...]