Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Ikastolak Mendimetroak festa egingo du larunbat honetan Zumarragan

Ikastolak Mendimetroak festa egingo du larunbat honetan Zumarragan
maiatza 23
10:05 2018

Urretxu-Zumarraga Ikastolak Mendimetroak ekimenaren bigarren edizioa ospatuko du, larunbatean. Festaren helburua haurren eta gazteen artean mendizaletasuna suspertzea da, eta horretarako mendi irteera bat egingo dute.

Parte-hartzaileak 16:00etan elkartuko dira, Zumarragako Euskadi plazan. Handik Belokira igoko dira. Ondoren, Antion erromeria egingo dute. 19:30ean Eitzara jaitsiko dira, kalejiran.

Luix Mari Zulaikak 2016an egindako lan baten ondoren jarri zen martxan Mendimetroak egitasmoa. Zulaika EHUko Gorputz Hezkuntza eta Kirol fakultateko irakaslea da, eta Gipuzkoako Mendi Federazioak haurren eta gazteen mendizaletasunaren ikerketa bat egitea proposatu zion. Emaitzak Haurren artean mendizaletasuna sustatzeko egitasmoa liburuan jaso zituen.

Liburu horretan jasotako proposamenei tiraka, Oñatiko Txantxiku ikastolak Mendimetroak antolatu zuen 2017ko Kilometroen egitarauaren barruan. Nahi zuten Gipuzkoako ikastola guztiek parte hartu zuten. Ikastola bakoitzaren esku utzi zuten irteera nora egin.

Mendia Euskal Herriaren historiarekin eta izaerarekin lotua dagoela eta, antolatzaileen ustez «ezinbestekoa» da ondorengo belaunaldiei maitasun hori transmititzea. «Ikas dezatela eurek ere parajeez gozatzen».

Mendimetroak egitasmoaren bigarren edizioan 26 ikastolak parte hartuko dute: Aita Larramendi (Andoain), Andramendi (Beasain), Anoeta, Aranzadi (Bergara), Arizmendi (Arrasate), Axular Lizeoa (Donostia), Elgoibar, Haurtzaro (Oiartzun), Haztegi (Legazpi), Herri Ametsa (Donostia), Ikasberri (Azpeitia), Irura, Jakintza (Ordizia), Laskorain (Tolosa), Orereta, Orio, Pasaia-Lezo, Salbatore Mitxelena (Zarautz), San Benito (Lazkao), Santo Tomas Lizeoa (Donostia), Txantxiku (Oñati), Udarregi (Usurbil), Urretxu-Zumarraga, Uzturpe (Ibarra), Zubimusu (Villabona-Zizurkil) eta Zurriola (Donostia).

Ikastola guztiek joan zen astean egin zuten mendi irteera, Elgoibarkoak eta Urretxu-Zumarragakoak izan ezik. Debabarrenekoek hilaren 12an egin zuten, eta goierritarrek larunbatean dute. Denek argazkiak aterako dituzte, eta irudiekin kilometroak.eus webgunean ikusiko den muntaia bat egingo dute.

Mendimetroak txangoa, Zubiak Batuz triatloiko bigarren proba ere izango da. Otsailean belaunaldien arteko lasterketa bat egin zen, eta irailean Ziklometroak izeneko bizikleta proba egingo dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 5 =


Iruzkin berriak

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]