Urtarrilean Steve Jobs-ek, Apple-eko nagusi ahalguztidunak enpresaren harribitxi berria aurkeztu zuen: Ipad.
Apirila amaieran jarriko dute hemen salgai. Tableta bat da, pantaila orotaktila duena. Beste gauza askoren artean korreoa irakurtzea, internetetik nabigatzea, musika entzutea, bideoak ikustea, liburuak irakurtzea (Ebook funtzioa), jolas kontsola gisa erabiltzea… ahalbidetuko digu. Bluetooth, brujula eta Wi-fi eta 3G konexioak ere baditu. 9,7 hazbeteko pantaila, 700 gramoko pisua, 12 milimetroko zabalera eta 10 ordutako autonomia ditu. 355 eta 610 euro artean salduko da. Jendeak aurkitu dizkion hutsuneen artean web kamera bat edota telefono zerbitzua ez izatea daude. Flash formatuak ere ez ditu onartzen (youtubeko bideoak ezingo dira ikusi). Aldi bereko aplikazio bat gara daiteke soilik eta pantaila LED retroiluminatua du; ebookak irakurtzean bista neka dezakeena. USB porturik ere ez du eta horregatik programak instalatzeko Apple dendak gertu izan beharko ditugu. Oraingoan ere, nola ez, osabari eskertu behar diogu gomendioa.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide