Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Iparragirre institutukoek mendi irteera eta erromeria antolatu dituzte

Iparragirre institutukoek mendi irteera eta erromeria antolatu dituzte
martxoa 15
19:01 2017

Joxe Mari Iparragirre institutuak 50 urte bete ditu eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Igande honetan mendi irteera eta erromeria egingo dituzte. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Batzuk Trekutzera joango dira zuzenean, Santa Barbaratik, eta besteek zazpi puntak egingo dituzte. Guztiak 09:00etan irtengo dira, institutuko aparkalekutik. Trekutzen hamaiketakoa egingo dute eta ondoren erromeria egongo da. Parte hartu nahi dutenek jmi50urte@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Izenburuari dagokion tokian Mendi irteera idatzi behar dute eta mezuan parte hartzaile kopurua zehaztu behar dute.

Urteurreneko lehen ekitaldia otsailaren 2an izan zen. Egun horretan Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia eman zuen. Otsailaren 23an Pedro Berriotxoak baserriari eta eskolari buruz hitz egin zuen eta martxoaren 9an Eider Goiburuk gazteen arteko matxismoari buruz. Hurrengo hitzaldia hilaren 30ean izango da. 19:30ean, Urretxuko kultur etxean, Jose Luis Lafuente Osarteneko zuzendariak eta Miren Elgarresta aldundiko Berdintasun zuzendariak etorkizuna duten lanbideei buruz hitz egingo dute.

Ekitaldi nagusia apirilaren 1ean izango da. 50. urteurreneko liburua aurkeztuko dute eta ondoren bazkari bat egongo da. Txartelak Urretxuko Buhame, Zona Zero eta 33 tabernetan, Zumarragako Saski eta Hirukian eta Legazpiko Katilu eta Laubiden daude salgai, 25 eurotan.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 5 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]

Josu: Hau oso ongi dago eta bertakoa jateaz sentsibilizatzeaz ere bai, baina neurri zehatzak hartu behar [...]