Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Iparragirreren gitarra zaharberrituko dute

Iparragirreren gitarra zaharberrituko dute
azaroa 20
09:38 2019

Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Batzar Etxean dagoen Joxe Mari Iparragirreren gitarra zaharberritu behar dute. Zaharberritze lana Laura Vicario luthier bilbotarrak egin behar du. Berriro jo ahal izatea espero dute, eta Urretxuko Udalak Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenerako herrira ekartzea eskatuko du.

Vicariok Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan musika ikasketak egin zituen eta ondoren Jesus Alonsoren luthier eskolako ikaslea izan zen. «Eskola horretan nire bi pasioak uztartzea lortu nuen: musika eta artisau lana. Ondoren Cremonako (Italia) nazioarteko eskolara joan nintzen, Bilboko Merkataritza Eskolaren eskutik».

Iparragirreren gitarra esku onetan dago, beraz. 1992an hasi zen lanean eta ordutik instrumentu asko egin eta berritu ditu. «XIX. mendeko gitarrak eta XVIII. mendeko biolinak zaharberritu ditut, besteak beste. Zaharberritu ditudan biolin batzuk Lupotek egindakoak dira. Lupoti Frantziako Stradivarius deitzen zioten. Ikasleentzat eta musikari profesionalentzat lan egiten dut, batez ere».

Oso instrumentu baliotsuekin lan egin du, baina Iparragirreren gitarra zaharberritzeak ilusio berezia egiten dio. «Ez da gitarra zahar bat bakarrik. Sinbolo bat da. Iparragirrek asko bidaiatu zuen eta bere gitarra beti berarekin eramaten zuen».

Batzar Etxean 1896tik

Urretxuko poeta eta musikariak gitarra bat baino gehiago erabiliko zituen bere bizitzan zehar. Gernikako Batzar Etxean ikusgai dagoena Salvador Ramirezek egin zuen. Gizon hura Malagan jaio zen, baina Buenos Airesera emigratu zuen. Iparragirrek han erosi zuela uste da.

Bera hil zenean Castañeda zumarragarrak hartu zuen. Iparragirrek gizon harekin eman zituen bere azken uneak. Castañedak Jose Zubiria tenore nafarrari utzi zion eta hura hil zenean gitarra Castañedak berak eta Pedro de Egañak eskatu zuten (azken honek Iparragirreren iloba baten izenean). Azkenean, bi aldeek gitarra Bizkaiko Foru Aldundiari ematea adostu zuten. 1896ko maiatzaren 15etik dago bertan ikusgai.

Aldundiak gitarra ondo zaindu du, baina urteak ez dira alperrik pasatzen. «Urte asko igaro dira gitarra hau azkenekoz jo zenetik. Pieza batzuk askatuta ditu, pitzadurak ditu… Gabonen aurretik hasiko naiz lanean eta datorren urteko udarako prest edukitzea espero dut», amaitu du Vicariok.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 4 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]