Berlin da protagonisten elkargunea eta Berlin bilakatzen dute egunerokoaren testigu: harreman arazoak, identitate arazoak, ametsak errealitate bihurtzeko arazoak… Istorio soltek osatzen dute liburua, baina kapituluz kapitulu protagonistek sortu duten burbuila bakoitzarekin identitate bakarra duen kontakizuna osatzen du Iratik. Gertakizunek ez zaituzte aho zabalik utziko. Horietatik harago joateko eskatzen dizulako idazle Algortarrak. Sira eta bere lagunen azalaren bestaldeko intentsitateak sortuko baitu zugan zirrara eta irakurtzen jarraitzeko kuriositatea. Min ematen du deserriak. Babesa behar izaten dugu. Espazio propio bat. Burbuila.
Araiz Padron