Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Jabekuntza Eskolan sei tailer egingo dituzte abendura bitartean

Jabekuntza Eskolan sei tailer egingo dituzte abendura bitartean
iraila 10
09:46 2019

Ikasturte berriarekin batera Goierri garaiko Jabekuntza Eskola martxan da. Eskola dagoeneko egonkortu diren hainbat talderen egoitza da, eta iraila-abendura bitartean eskainiko dituen sei ikastaroen eta mintegien berri eman dute. Ikastaro ia denak Urretxuko Emakumearen Etxean izango dira.

Egonkortutako taldeek finkatutako hitzorduak dituzte. Eder Zahartu taldea hilabeteko 1go eta 3. astearteetan biltzen da (17:30-19:30). Emakume musulmanen ahalduntzea sustatzen duen taldea astearteetan eta ostegunetan elkartzen da (10:00-12:00). Zaintzaile emakume taldearen hitzordua zehazteko dago, baita Gure Burua Maitatuz taldearena ere. Sua, emakume etorkinen taldea ostegunetan biltzen da (16:00-18:00).

Tailer eskaintza

Jabekuntza Eskolak bestelako tailerrak eskaintzen ditu ikasturtean zehar. Dagoeneko zehaztu dituzte irailetik abendura egingo dituztenak.

Oihane Vicentek Emakumeak mugimenduan dantzari emandako tailerra egingo du urrian eta azaroan. Ez dago zertan dantzan jakin beharrik. Ostegunetan egingo dute (09:30-11:00). Maitasun erromantikoa desmitifikatzen jardunaldia urrian egingo dute, Legazpiko Saturnino Telleria 2 helbideko eraikinean; euskaraz izango da eta Uriz Morenok emango du.

Erantzukizunetik ahalduntzera ikastaroa Hezi2dek eskainiko du urriaren 2an hasi eta abenduaren 4ra bitarteko asteazkenetan (17:00-19:00). Hilekoa edukitzearen plazera tailerra azaroak 30 eta abenduak 14 larunbatetan egingo du Irene Ateridok (10:00-14:00). Geure burua babesten ikasteko teknikak ezagutzera emango dituzte Emagin elkarteko kideek azaroaren 9an goizez eta arratsaldez. Hiruhilabetekoan zehar, Batukada Feminista tailerra aukeran izango da, hasi urriaren 16an eta abenduaren 11ra arte, asteazkenetan (18:00-20:00).

Talde finkoak irekiak dira eta tailerretan izena ematea ezinbestekoa da gutxienez ikastaroa hasi eta bi egun lehenago: jabekuntzaeskola@gmail.com edo 943 25 23 89 zenbakira deituta.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 1 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]