Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Jokin Fernandez beasaindarrak irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketa

Jokin Fernandez beasaindarrak irabazi du Eire-Bankoa xake txapelketa
martxoa 20
16:46 2017

Jokin Fernandez beasaindarrak irabazi du Urretxuko Eire-Bankoa txapelketa. Jesus Mari Rodriguez zaldibiarraren aurka jokatu du finala. Emozioa izan da nagusi, Fernandezek hiru segundoren faltan egin baitu garaipena eman dion mugimendua.

Finala eta hirugarren posturako partida igande arratsaldean jokatu ziren, Eire tabernan. Nahiz eta bi partidak Internet bidez eman zituzten, jende asko elkartu zen tabernan.

Fernandezek eta Rodriguezek hiru aldiz jokatu dute elkarren aurka Eire-Bankoa txapelketan, baina aurten lehenengoz elkartu dira finalean. Fernandez lehenengo aldiz nagusitu zaio Rodriguezi Urretxun. Ez da harritzekoa aurten lortu izana, urte bikaina baitarama: aurtengo Eire-Bankoa txapelketan ez du partida bakar bat ere galdu eta Gipuzkoako txapeldunordea da.

Partida oso gogorra izan zen. Beasaindarrak erasokor jokatu zuen une oro, baina zaldibiarra ondo defendatu zen. Fernandezek denborarekin arazoak zituen, baina Rodriguezek akats bat egin zuen eta beasaindarrak hiru segundo bakarrik gelditzen zitzaizkionean xake mate egin zuen.

Hirugarren posturako partidari dagokionez, Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko bi jokalarik jokatu zuten: Anibal Fernandezek eta Carlos Sanchezek. Fernandez nagusitu zen. Urretxu eta Zumarragako onenei dagokienez, Unai Elias gaztea eta Joseba Urdangarin beteranoa izan dira.

Urtero, xakearen alde lan egiten duen pertsona bati ere sari bat ematen diote. Aurten, lehenengoz, elkarte bati eman diote: Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldea. «Eire-Bankoa txapelketa antolatzen laguntzen digute eta, gainera, talde horretako bi jokalarik txapelketa hau irabazi dute: Egoitz Irurek eta Anibal Fernandezek. Lehiakortasuna nagusi den garai honetan, Goierri eta Anaitasuna Kakute taldeen artean horren giro ona egotea oso pozgarria da», esan du Txema Iriberri antolatzaileak.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 6 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Kepa: Jo, nola hobetu dan ikastolaren irudia ikurriñaren koloreak kenduta. Bai horixe. Askoz modernoagoa. Behin hasita, [...]

herritar: Komenigarria litzateke sekundino esnaola eta iparragirre kaleetan errepide erdiko marra margotzea. Horrela kotxeak astiroago joango [...]

Maria Pavon Gonzalez: Informazio gehiago edo izena emateko 943534085 telefonora deitu egin behar da [...]

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]