Gilek Animalario taldean lan egiten du.Konpainia honek sari ia guztiak irabazi ditu ‘Urtain’ lanarekin,baina harrotasunez gogoratzen du bere lehen pausoak Urretxu etaZumarragako Karmadros antzerki taldean eman zituela.
Aurkeztu zeure burua, mesedez.
Zumarragan jaio nintzen duela 46 urte.Legazpi auzunekoa naiz. Nire aitaren izena Joaquin Gil da, bainaJoaquin Telleria izenaz ezagunagoa da. Amaren izena Manuela Aldama daeta Ormaiztegikoa da. Aita donostiarra da, baina Zumarragako familiabatek adoptatu zuen. Bost anaia-arreba ginen, baina bat 24 urterekinhil zen. Zumarragako langile familia arrunta gara. Aitak Orbegozonlan egiten zuen. Modelista zen. Ez zen sindikalista, baina protestazalea zen eta lantegitik behin baino gehiagotan bidali zuten.Frankisten zerrenda beltzetan zegoenez, inon ez zioten lanik emannahi. Hori dela eta, azkenean taxi-gidari lanean hasi zen. Zestapunta jokalaria ere izan zen. Markinan entrenatzen zuen eta nahikoona zen. Mallorcan jokatu zuen eta Filipinetara edo Miamira joatekoaukera izan zuen, baina Manoli Aldama Gorrotxategik bera ez zihoalainora esan zion.
Aita adoptatua izan zela esan duzu.
Bere ama Madrildik Donostiaraoporretara etortzen zen familia batekoa zen. Semea Eitzagako Telleriafamiliari eman zion. Ama biologikoa ezagutzeko aukera izan zuen etabi familiak ondo moldatu izan dira beti. Hala, nik hiru amona izanditut. Hori guztia dela eta, aita Telleria abizenaz ezaguna da eta guGil gara.
Non egin zenituen ikasketak?
Anaia-arrebok La Sallen ikasi genueneta, gurasoak euskaldunak diren arren, euskara galdu egin dut ia.Garai hartan ikastolara joan ez ginen askok euskara galdu egingenuen. Izan ere, lagun gehienak erdaldunak ziren eta gainera 24 urtedaramatzat Zumarragatik kanpo. Noizean behin itzultzen naiz: SantaLutzitan, Gabonetan…
Nola oroitzen duzu haurtzaroa?
Nire adineko gainontzekoek bezala:jostailu gutxi genituen eta kalera irteten ginen jolastera. LaSalleko patioan futbolean jokatzen genuen, Legazpi auzunekolorategian korrika egiten genuen… Garai hartan ez zuten belarramozten eta gu baino altuagoa zen. Kalean jolasten genuenez, garaihartan 7-8 urterekin jada haurrok koadrila antzekoa genuen. Urtebatzuk aurrerago, Goiko-Txabolara joaten ginen, karabinarekintxoritxoak akabatzen genituen… Garai hartako haurtzaroa oso aktiboazen.
Zer ikasketa egin zenituen?
Lanbide Heziketa ikasi nuen La Sallenbertan. 19 urte eman nituen bertan. Han nengoela, 15 nituenean-edo,ikasle batzuek antzerki ikuskizun bat prestatu genuen. Lan osoaldarrikatzailea izan zen: sozialki eta politikoki bortitza. Halakogaiekiko interesa bizitzaren garai jakin batean pizten da etaorduantxe egin genuen. Antzerkia egiten hasi ginen gustatu eginzitzaigun eta lan bat bestearen atzetik egin genuen. TaldeakKarmakros zuen izena. Denborarekin, kide batzuek utzi egin zuten etabeste batzuk 80ko hamarkadako heroina zikinak eraman zituen. Gutxibatzuontzat antzerkia lanbidea bilakatu da. Nik IngeniaritzaElektroniko Industriala ikasi nuen, baina egun antzerki enpresabateko kudeatzailea eta ekoizlea naiz.
Karmakros La Salle-Legazpi ikastetxeanjaio zen, baina egun bi herriotako antzerki taldea da.
Hala da. Nik ez dut dagoenekoloturarik, baina taldeak lanean jarraitzen du. Juan Luis Escudero etaOskar Cadierno gelditu ziren eta tailerrak antolatzen jarraitu zuten.Elektronika industrialean lan egin nuen urteetan antzerki aste batprogramatzen genuela oroitzen dut. Hasieran gauza txikia zen, bainanazio mailan garrantzia lortu zuen. Hobby moduan hasi nintzen, bainapixkanaka antzerkiak nire bizitzan gero eta garrantzia handiagoahartu zuen. Egia esan, ez dakit zergatik ikasi nuen ingeniaritza.12-13 urterekin ez duzu oso argi zer egin nahi duzun: bide bathartzen duzu, baina bizitzak beste toki batera eramaten zaitu. Aktoreamateur gisa hasi nintzen, baina antzerki astearen antolaketareneraginez programazio lanera jo nuen.
Orain ekoizlea zara. Nola eman zenuenpauso hori?
Programatzaile lanari esker jende askoezagutu nuen eta antzerki munduan murgildu nintzen. Garai hartanEuskadin konpainia profesional oso indartsua zegoen: Geroa. JuanluEscudero bertan ari zen. Ekoizpen bulegoa ireki behar zutela eta nikbertan lan egitea nahi zutela esateko deitu zidaten. Ez nuen birritanpentsatu. Hurrengo egunean makina-erreminta enpresara joan eta lanautzi behar nuela esan nien. Antzerki munduan lan egin behar nuela.Gaztetan hartzen diren erabakiak dira… Orain edo sekula ere ez!
Antzerkiak liluratu egin zintuen.
Bizitzeko era bat da. Ordu asko eskainibehar zaizkionez, lanbidea da, baina gogoko tokian aldaparik ez.Durangora Geroarekin lan egitera joan nintzenetik, ez dut atsedenikizan. Une zailak bizi izan ditut, baina ez naiz inondik inora eredamu hartutako erabakiaz. Egun, adibidez, sekulako talentua dutenlankideak ditut Animalarion.
Zer dohain behar ditu ekoizle on batek?
Taldea egiten jakin behar da.Gainontzekoen iritzia kontuan izan behar da. Ekoizpenaren etakudeaketaren munduan, alor zehatza ezagutzeaz gain, besteei entzuteneta lankide onak aukeratzen jakin behar da. Guztiak partaidesentitzea lortu behar da. Antzerkian adostasuna eta taldean lanegitea funtsezkoak dira. Egitura piramidalak txarrak dira. 40 urtetanfrankismoa pairatu genuen eta, zoritxarrez, toki askotan egoera ez daoraindik aldatu.
Animalarion behar bezala lan egitenduzuela dirudi: sari asko irabazten dituzue.
Jende askok zortea aipatzen du eta gureaktoreak telebistan ateratzen direla esaten digute, baina horrenatzean lan handia dago. Urte asko daramatzagu lanean eta hasiginenean gure aktoreak ez ziren horren ezagunak. Eguneroko lanak,gauzak maitasunez egiteak, pazientziak eta zorroztasunak fruituaematen dute. Dena den, beste askok ere gogor lan egin dute eta ezdute arrakastarik izan. Antzerki munduan gaur bikain zaude eta biharzure sormenak behera egin dezake eta ikusleen artean arrakasta ezduen ikuskizuna egin dezakezu. Dena den, egia da zaletu talde fideladugula. Gizakiaz eta bere kontradikzioez hitz egiten dugu,gertutasunez, mundu guztiak mezua jaso dezan. Aznarren alabarenezkontzari buruzko lana egin genuenetik, jendeak antzokiak betetzenditu eta hunkituta irteten da. Ondoren Sari Nazionala irabazi genuenHamelin lanarekin, inmigrazioari buruzko Argelino egin genuen,iraultzari buruzko Marat Sade… Orain Urtain heldu da: garai bateanospetsua izan ondoren, hondoa jo duen gizakia. Panfleto politikoak ezegiten saiatzen gara, nahiz eta gorriak, masoiak eta beste gauza askogarela esaten duten.
Kritikengatik minduta al zaudete?
Norbaitek bere iritzia ematen duenean,Willy Toledok oraingoan egin duen bezala, ados egon daiteke edo ez;baina ezin zaio iritzia emateko eskubidea eragotzi. Zenbaitzuekiritzi askatasuna defendatzen dute, baina besteek hitz egitendutenean zentsuratu egiten dituzte. Norberaren teilatura harrikaaritzea da, baina ondo ezagutzen ditugu eta ez gaitu asko kezkatzen.Del Castillo ministro ohiarekin, Jimenez Losantosekin… makina bathika-mika izan ditugu. Polemika nahi duenak sortu dezala. Guk sekulaez diogu inori bere iritzia emateko eskubidea ukatuko.
Urtain al da zuen lanik kuttunena?
Guztietaz maiteminduta gaude, bainajende askok ez zuen espero Urtainen inguruko lan batek halakoarrakasta izatea. Egia esan, bere bizitza oso oparoa da. Pertsonaiakliluratu egin gintuen eta guztiok dena eman dugu. Hori ikuskizuneannabari da. Gehienak ez ziren Urtainez gogoratzen, baina beraz hitzegitea mingarria den arren, bere giza-mamia berreskuratu dugu.Omenaldia eskaini diogu eta horrek gustura utzi gaitu. Dena den, languztietan dugun onena ematen dugu.
Madrilen bizi zara.
Madril eta Brasil artean. Salvador deBahian landetxe bat dut eta zineak ireki nahi ditut. Oporretan joannintzen eta toki hura asko gustatu zitzaidan. Etxe asko zeudensalgai, salneurriak galdetu nituen eta oso merkeak zirela ikusi nuen.Diru apur bat nuen aurreztuta eta, Santanderrek edo BBVAk kendubaino, nahiago izan nuen Brasilen inbertitu. Urtero hilabete batzukematen ditut bertan eta hainbat ekitaldi antolatzen ditut. Esanbezala, zine batzuk irekitzeko lana egiten ari naiz Brasilgo enpresabatekin batera. Zinemaldi bat antolatu eta eskolekin lan egin behardugu. Gilberto Gil Kultura ministroarekin izan ginen bertakoeizinearen bitartez laguntzeko. Proiektatu genituen lehen filmakChaplinenak izan ziren eta haurrak euren hortz zuriak agerianzituztela barre egiten ikustea oso pozgarria izan zen. Ezagutza lortueta telebista, erlijioa eta dogmak baztertzen dituen heinean, jendeaaskeagoa izango da.
Zumarragan jaio zinen, baina Madrileneta Brasilen bizi zara. Toki oso ezberdinak dira.
Horrek asko aberasten duela uste dut.Etxetik zenbat eta gehiago atera, beste kultura, hizkuntza etabizimodu batzuk ezagutzeko orduan eta gogo handiagoa izango dugu.Tolerante hitza ez dut atsegin. Nahiago dut ondokoa ulertzeaz etabere tokian jartzen jakiteaz hitz egin. Hori da, azken finean,antzerkian egiten dena. Ondokoaren tokian jartzeko gaitasuna izanezgero, askoz ere errazagoa da bera ulertzea. Ulertzen saiatzeatoleratzea baino askoz ere erakargarriagoa iruditzen zait.
Zer moduz moldatzen da zumarragar batMadrilen?
Hemen aisialdirako eta jakinminaasetzeko eskaintza zabalagoa dago, baina egun herriek ere eskaintzazabala dute. Anaia-arrebekin eta lagunekin horri buruz eztabaidatzendut: ez dut ulertzen, adibidez, zergatik ez duten oraindik ezagutzenIbarrolaren basoa. Lan asko dutela esaten didate, baina autoarekinegun batean Santillana del Mar bisitatu daiteke eta hurrengoanZuberoa. Jendea nagituta bizi dela uste dut. Aktiboa izaten saiatubehar da: etxetik irten eta gauza berriak ezagutu. Gaur egun, hori ezda batere garestia. Madril, Salvador de Bahia, Rio de Janeiro, SaoPaulo eta Mexiko D.F. bezalako hiriek alternatiba asko eskaintzendituzte, baina egia da ere toki horietan bizitzea Urretxu edoZumarragan bizitzea baino gogorragoa ere badela.
Etxetik irteten zaren bakoitzean edozergauzagatik ordaindu egin behar duzu eta dena zailagoa da. Izaeraurbanoa izan behar da bizimodu hori gustukoa izateko. Madrilera heldunintzenean egin nuen lehen gauza autoa saltzea izan zen. Zertarakonahi dut autoa Madrilen? Ez daukat non sartu… Mundu guztia ondohartzen duen hiria da eta nahiko kosmopolita da, herri itxura duenarren. Egia da ere politikoki Madrilgo erkidegoko eta Udalekogobernuak beldurgarriak direla. Oraindik frankista kutsuko jendeadago, baina horri jaramonik egiten ez badiozu, Madril hiri irekia da.Gainera, estatu mailako zine, antzerki eta telebista ekoizpena bertankontzentratzen da. Zumarraga, Donostia edo Bilbotik antzerkia egiteazailagoa da.
Nola ikusten dituzu Zumarraga etaUrretxu?
Joan nintzenean baino aspergarriagoakdirela iruditzen zait. Zahartzen garen heinean, gorriak izan arren,kontserbadoreak bihurtzen gara. Ez diot zentzu politikoan, dugunarieusteaz ari naiz. Zumarragara oso gustura joaten naiz etasenitartekoak eta lagunak ikusteak erlaxatu egiten nau, bainaostiraletan Tiffany’s tabernara joateko asmoarekin joaten naiz etaTiffany’s aspaldi itxi zuten. Bestelakoan, herria ondo zaindutadagoela iruditzen zait eta jendea betiko moduan ikusten dut: poteakhartzen, Antio eta Belokitik paseatzen eta herri bati dagokionbizimodua egiten.
Familiarik ba al duzu?
Alde batetik bestera nabil etahorretarako astirik ere ez dut.
Zer egiten duzu lanetik kanpo?
Bizikletan asko ibiltzen naiz. Bilbonbizi nintzenean sarritan joaten nintzen inguruko mendietarabizikletarekin. Lagunekin irtetea ere asko gustatzen zait. Madrilhorretarako oso aproposa da. Bestalde, irakurtzea, kontzertuetara,zinera eta antzerkira joatea… asko gustatzen zait. Ez dut zinekomertziala atsegin. Avatar ikustera ez naiz joan, adibidez. Autorezinea eta soziala nahiago ditut. Irakurtzeari dagokionez, denetikirakurtzen dut: nobela, entsegua… Bidaiatu behar dudan bakoitzeanmaletan liburuak eramaten ditut. Nintendo kontsola ere eramaten dut,Brain Training-ean aritzeko. Zahartzen ari gara, badakizu… Brasilennagoenean, berriz, bizimodu oso sanoa eramaten dut: bizikletan etapiraguan ibili, paseatu…