Judo jaialdia egingo dute igandean Beloki pilotalekuan

Igande honetan judo jaialdia egingo dute Zumarragako Beloki pilotalekuan. Legazpi, Zumaia, Azpeitia, Ondarroa, Eibar eta Zumarragako taldeek parte hartuko dute, besteak beste. 09:30ean 5-7 urtekoak arituko dira, 10:30ean 8-9 urtekoak eta 11:30ean 10-11 urtekoak. Ekitaldia Jiu Jitsu Zumarraga taldeak antolatu du.
Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?
Idatzi iruzkin bat