Julen Arakama zumarragarrak 30 urte ditu. San Jose ikastetxean eta Iparragirre institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak eta ondoren Gizarte Hezkuntza ikasi zuen EHUn.
Gizarte hezitzaile lanetan aritu zen eta egun Gipuzkoako Urak enpresarentzat lan egiten du. Arakama ButaK 21 zineklubeko kidea da. “Selektibitatea irailean aprobatu nuenez, ez ninduten Gizarte Hezkuntzan hartu eta urte sabatikoa izan nuen. Orduan hasi nintzen ordura arte ikusi gabeko pelikula motak ikusten”, azaldu du. Saskibaloia eta musika ere oso gustuko ditu.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Ez dut inoiz bokazio argirik izan.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Pelikulak ikustea, mendian paseatzea, hondartzara joatea, bidaiatzea… Sukaldean aritzea ere bai. Nire espezialitateak albondigak eta arrozesnea dira.
Bizitzeko toki bat?
Zumarragan gustura bizi naiz. Islandia asko gustatu zitzaidan eta joango nintzateke, baina denboraldi baterako soilik.
Gustuko filma?
Doctor Zhivago.
Gustuko aktorea?
Ez naiz sekula aktore zalea izan. Bill Murray esango dut.
Zuzendari bat?
Sam Peckinpah, estilo nahiko zikina duelako.
Zer iruditu zaizu aurtengo Oscar sarien banaketa?
Saritutako pelikula asko ez ditut ikusi, baina En tierra hostil gustatu zait. Dena den, 2009ko onena Up iruditu zait.
Sekula ikusi duzun pelikularik txarrena?
Aquí llega Condemor, el pecador de la pradera. Zortzi lagunen artean alokatu genuen eta nire bizitzan okerren gastatutako dirua izan da.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Lankide bati, apustu bat galdu ondoren, oparitu nion ipuin liburua.
Eta jasotakoa?
Gitarra elektriko forma duen sukaldeko ohola.
Data bat?
Inauteriak eta uda amaiera, Donostiako beldurrezko zikloa hasten delako.
Mutil eta neska izen bana?
Lorea eta Pello.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Kontzertuak eta kartelera bakarrik begiratzen ditudanez, bata edo bestea berdin zait.
Gustuko telebista saioa?
Qué vida más triste eta Muchachada nui.
Bereziki gorroto duzuna?
Jorge Fernandezek aurkezten zuen Esta casa es una ruina eta aberatsak eskaleen moduan bizitzen jartzen dituena.
Liburu bat?
Alejandro Jodorowskyren La danza de la realidad.
Abesti bat?
Munduari su emateko Slayer taldearen Angel of death eta lagunekin parrandan entzuteko Judas Priest taldearen Turbo Lover.
Soinu bat?
Haizeak zuhaitzetako hostoetan jotzen duenean sortzen dena.
Usain bat?
Ermita itxietan egoten dena.
Janari bat?
Arrautza frijituak patatekin.
Ura ala…
Garagardoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.