Bihar jokatuko da aizkol-apustua Donezteben(Nafarroa), han ospatuko den Feria Nagusiko egitarauaren barruan.Lehiaketa 17:30ean hasiko da, Doneztebeko eskoletako pilotalekuan.
Julen Aranbarri, Javier Aranbarri "Elorriaga" aizkolariaren semea,beste bost gazterekin lehiatuko da: Ander Erasun (Ituren), JokinAlkizalete (Asteasu), Arkaitz Olano (Leitza), Julen Kañamares(Arostegi) eta Ruben Saralegi (Iruñea). 45 ontzako lau enbor eta 54ontzako beste bi ebakitzea izango du bakoitzak osatu beharreko lana.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide