Noski, jan eta lo gurasoen etxeanegiten du. Gure inguruan gertatutakoa da, baina horrelakoak asko omendaude. Lehenengo autoa da, gero etxebizitza etorriko da, markaezaguneko arropa, oporretan urrutira egindako bidaia garestiak,asteburuero etxetik kanpora afaltzera… Hori izan da gure bizimoduaditxosozko krisia etorri den arte. Denen ahotan dagoen galdera da:eta orain? Niri erantzun bat bururatzen zait: aukera ederra daukagugure bizimodua aldatzen hasteko. Lehenengo, ez legoke gaizki gogoetatxiki bat egitea: nora iritsiko gara etxeak eta etxeak eraikitzen,naturaren arrastorik txikiena ere utzi gabe? Nora iritsiko garakaleak autoz eta autoz betetzen jarraitzen badugu? Zergatikgarapenari buruz hitz egiten denean garapen ekonomikoa bakarrikhartzen da kontuan? Ez daukagu beste ezer garatzeko? Zer dakigu gureauzokideei buruz? Zer dakigu aspaldiko lagunez? Gelditzen al garakaletik aitona-amonekin hitz egiteko edo haurrekin jolasteko? Etagalderarik potoloena: zer dakigu geure buruari buruz? Sekulakobeldurra diogu langabeziari eta pobreziari, baina, horiek al diragure etsairik handienak? Eskalatzaileak, galtzen direnean,“embarcada” deitzen diote. Onek bide hobea aurkitzekoaprobetxatzen dute. Txarrek, berriz, ihes egiten dute. Orain daukaguaukera zer moduzko eskalatzaileak garen ikusteko.
Joxe Manuel Bereziartua