Lan bertikalen formazio teorikoa eta praktikoa eskaintzen duen Gipuzkoako lehen enpresa, herrikoa
Gaur eguerdian Trebikal enpresa aurkeztu dute Zumarragako Argixao industrialdean. Lan bertikalen formazio teorikoa eta praktikoa eskaitzen duen Gipuzkoako lehen enpresa da. Bere atzean prebentzio arloan lan egiten duen Premank enpresa eta Prest Lan Bertikalak enpresa daude.
Ikastaroak emateko posteak, egitura metaliko bat eta teilatu bat jarri dituzte. Irata zertifikatua eskaintzen dute: munduko onena. Egitasmoa Premank enpresako Juanjo Sagarnak eta Prest enpresako Garikoitz Oiartzabalek bultzatu dute. Lan bertikalen arloan zeuden ikastaroak motz gelditzen zirela ikusi zuten eta ikastaro praktikoak eman ahal izateko guztia ekarri dute. Ikastaroak altueran lan egin beharra duten guztiei zuzenduak daude.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide