Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian, herriko langabetuei lana aurkitzen laguntzeko. Lanpostu bat bilatzen ikasiko dute, Saregintza enpresako teknikarien laguntzarekin.
Egitasmo honetan hamabost zumarragarrek parte hartuko dute. Atzo eduki zuten aurkezpen saioa. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak, Rosa Maiza zinegotziak, Beatriz Arbizu Gizarte Zerbitzuetako teknikariak eta Saregintza enpresako Sara Gonzalezek eta Javier Elizetxeak parte hartu zuten.
Serranok egitasmo honen helburua langabetuek beraien balioa ezagutzera ematea dela esan zuen. «Proiektuaren aurrekontua 21.000 eurokoa da eta Caixa Banken gizarte ekintzak 3.500 euroko laguntza eman du. 25 eta 55 urte bitarteko hamabost lagunek parte hartuko dute eta sei hilabeteko formazioa jasoko dute. Lana bilatzen edo beraien lanpostua sortzen ikasiko dute».
Saioak industrialdean izango dira. «Industrialdeari eskerrak eman nahi dizkiogu, lokalak utzi dizkigulako. Udalak baditu lokalak, baina hemen egin nahi genuen. Izan ere, hemen 27 enpresa daude eta 350 lagunek lan egiten dute. Industrialdeko ateak jendeari ireki nahi dizkiogu eta hemen egiten den lana ezagutzera eman».
Behin-behineko egoera
Elizetxeak langabetuek irtenbidea inguruan dutela esan zuen. «Zuen ingurune sozial, ekonomiko eta instituzionalaren eskutik bukatuko duzue zuen langabetu egoerarekin. Langabezia behin-behineko egoera bat da eta zuek zarete egoera hori alda dezaketenak. Apirilerako guztiak lanean egotea espero dut», azaldu zuen.
Saregintzak Ordizian lan egin du eta parte hartzaileen %70ak lana aurkitu du. Zumarragan hamabost lagunek parte hartuko dute. Horietatik hamaika emakumezkoak dira eta lau gizonezkoak. Beraien ikasketa mailari dagokionez, denetik dago: lizentziatuak, erdi mailako gradua dutenak, oinarrizko ikasketak dituztenak… Hiruk autoenplegurako proposamenak aurkeztu dituzte eta ikastaroan zehar landuko dituzte.
Maizak Saregintzakoei zukua ateratzeko gomendatu zien parte hartzaileei. «Ondo ezagutzen ditut eta badakite zertaz ari diren. Duela gutxira arte aipatzen ez ziren gaiak lantzen dituzte. Marka pertsonala, esate baterako».
Ines Benitez parte hartzaileak ere komunikabideekin hitz egin zuen. «Negozio bat nuen eta alabak izan nituenean itxi egin nuen. Nire helburua lan mundura itzultzea da. Ez dut berriro autonomoa izan nahi, oso gogorra baita, baina nork daki ikastaro honetan zer gertatuko den. Beharbada hilabete batzuk barru iritziz aldatuko dut», nabarmendu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.