“Lora-hil ederra hasten dun;/ eguna dun urrin eta kolore;/ ehun soziala agintzeko boza dun”. Horrela zioen Gabriel Arestik bere Euskal Herria liburuan, 1967. urtean. Maiatzaren Lehenengoan, Langileriaren Egunean, bai egun hauetan edo historian zehar, beti izan da langileriaren boza, ahotsa, agintari. Eta ELA sindikatuko kideok bala sinesten dugulako, aurten berriro elkartuko gara Iruñean gaurko gizartean ematen den enplegu ezegonkortasunak sortzen dituen marjinazio egoerak salatzera, aldi berean gure jaia pozez eta indarrez ospatuz.
Betidanik ELA sindikatuak Maiatzaren Lehena hartu du euskal langileriaren arazoak kaleratzeko. Horrela gazteriaren arazoa gaur dugu salatu behar, gaurko lan egoerak emigraziora zigortzen baitu, gure gazteria beste arazoen artean zabor kontratuak hor baitarraite, ezegonkortasuna gainera geroz eta larriagoa bihurtzen ari da. Zoritxarrez azken urte hauetan ere, ohitura bihurtzen ari zaigun “Lan Harremanetarako Euskal Esparrua” eskatu beharrean gaude berriro, Heziketa Iraunkorrerako Euskal Akordioarekin gertatu zaiguna berriro gerta ez dadin. Ez ditugu lapurreta gehiago jasan nahi euskaldunon diruetan.
Horrela egoera honetan LAB erakundearekin goaz, ELA eta LABen arteko lankidetza, posible egiten ari baita euskal sindikalismoak irabazi izan duen nagusigo soziala ekintza emankor batetan islatzea, ekintza horrek lan harremanetarako euskal esparruaren errebindikazioa itxuratzen laguntzen duelarik. Hala ere ELA eta LAB-en arteko lankidetzaren garapena eta helmuga erakunde sindikal bakoitzak erabateko autonomia sindilaketik abiatuta harremana baldintzatzen edo oztopatzen duen errealitatea eta ekintzak aztertzeko duen gaitasunaren araberakoa izango dela diogu, batzuen eta besteen borondate ona baino harago. ELA ziur baitago lan munduaren gehiengoak eskatzen duenarekin bat datorrela Euskal Herriarentzako bortizkeria guztien jarduna amaitzeko eskatzen duenean.
Gainera Maiatzaren Lehenean ELA-k euskal gizarteari eskatu nahi dio nazio eraikuntzarekiko konpromiso indibidual eta kolektiboa berritu dezala, konpromiso horretan euskal sindikalgintzarako 1ehentasuna langileek jasaten dituzten arazoei aurre egitea izango delarik. Lan munduarentzat Euskadi eredu erakargarri eta integratzailea, gizarte justizia eta kohesioaren aldeko borrokan gune hurbilagoa, parte hartzeko egokiagoa eta eraginkorragoa den heinean izango dela uste baitugu.
Zumarraga-Urretxuko ELAren HiriBatzarra