Aste honetan grebak bere horretan jarraituko du, Joseba Iturbe, ELA-ko ordezkariak adierazi duenez. «akordiora iristeko bidea bilatzen ari gara. Guk ekainaren 18an elkarretaratzea deituta genuen, baina momentuz bertanbehera utzi dugu, elkarrizketetan ari gara eta». dio sindikatuko ordezkariak.
Langileen aldarrikapenak "batezere soldata eta lanaldiaren ordu kopuruaren ingurukoak dira, bestezenbait puntu kontuan hartzekoak badira ere, esate baterako, oporrak,ordezkaketak eta eszedentziak".
Gutxieneko zerbitzuak bermatzen ari dira Eguneko Zentroan baina etxez etxeko zerbitzua eten egin behar izan dute langile bakarra ari baitihardu lanean.
Urretxuko Udalak adierazi duenez alkatea "gaiaren gainean" dago. «Lehenik eta behin arazoa konpontzeko akordioetarairitsi behar dugu, adinekoen zerbitzu hauek ziurtatzeko. Eta ondorenbeste zenbait gai ere eztabaida daitezke» dio udaleko gizarte zerbitzuak.
Momentuz erabiltzaileen aldetik ez da kexarik egon.