Lekaiok jendea behar du erraldoiak dantzan jartzeko
Santa Anastasia jaiak hemen dira eta, urtero bezala, erraldoiak dantza egitera irtengo dira. Azken urte hauetan Aldiri eta Lekaio elkarteetako kideek jarri dituzte erraldoiak dantzan, baina lekukoa pasatzeko ordua heldu da. Hori dela eta, herriko gazteei deialdia luzatu diete. Erraldoiak dantzan jartzeko ez da inongo baldintza berezirik bete behar, gogoa edukitzearekin nahikoa da. Urretxuko Santa Anastasia jaietan erraldoiak dantzan jarri nahi dituztenek, Aizpurunea kultur etxean eman behar dute izena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide