Iñaki Zabala alkatea eta MariaAngeles Ostiza Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua bertan izan ziren,besteak beste. Gazteekin hitz egin zuten, etorkinek euren bizitzariburuz egindako muralak ikusi zituzten eta adin txikikoek egindakomerienda dastatu zuten.
Hogar Alambique delakoa 2008ko urrianireki zen, nahiz eta Lilibasoko bizilagun batzuk adin txikikoetorkinentzako zentroaren aurka azaldu ziren. Dena den, ez da inongoarazorik izan batzuen eta besteen artean.
Harrera etxe honetan hezitzaileek hemenfamiliarik ez duten adin txikiko etorkinekin lan egiten dute. Bertakoguztiak gizonezko marokoarrak dira eta gehienak Tanger ingurukoakdira.
Zentroko arduraduna Ana Garciacadiztarra da. Azaldu duenez, gazteak ez dira zuzenean MarokotikUrretxukoa bezalako etxeetara etortzen. “Heltzen direneanlarrialdiko harrera etxeetara bidaltzen dira. Bertan hilabete bat edobi pasatzen dituzte eta bertako dinamikara egokitzen badira gureabezalakoetara pasatzen dira. Egokitzen ez badira, berriz, zentroterapeutikoetara edo Debakoa bezalako zentro espezializatuetarajoaten dira”.
Urretxun ohiko bizimodua eskaintzenzaie: euren adineko gainontzeko euskal herritarrek duten modukoa.“Guztiak lanbideak ikasten ari dira Lanbide HastapenetarakoIkastegietan eta eskolatik kanpoko ekimenetan ere parte hartzen dute.Hala, batzuk Hernaniko futbol taldean jokatzen dute: astean bitanbertara joaten dira entrenatzera eta asteburuetan partidak jokatzendituzte. Beste batzuk gaztelera eskoletara joaten dira, beste batHelduen Eskolan hasi behar da… Larunbatak libre izaten dituzte etaigandeetan etxetik kanpora bazkaltzen dugu, mendira edo zinemarajoaten gara…”, aipatu du.
Honen guztiaren helburua gazteakautonomoak izateko prestatzea da. “Adin-nagusitasunera heltzendirenean gure zentroa uzten dutenez, burujabetza lortzea helburuduten tailerrak ere eskaintzen dizkiegu: trebetasun soziala,lanpostua nola bilatu, sexualitatea, kontsumoa…”.
Urretxuko etxetik gizarteratze edoemantzipazio etxebizitzetara joaten dira. “Pisu haueksubentzionatuta daude. Helburua gizartean integratu eta posiziosozial jakin bat lortu bitartean laguntzea da, baina ez daude beharadina etxebizitza. Hori dela eta, batzuetan gurea bezalako etxeetatikkale gorrira pasatzen dira”, aitortu du.
Urretxuko zentroak hamar lagunentzakotokia du. Egun zortzi marokoar bizi dira bertan. Hiru hezitzailek etahainbat laguntzaile dituzte. Garciak herritar askok ez duela eurenberri uste du. “Ez ziguten harrera oso ona egin, baina ez duguarazorik eman eta oharkabean pasatu gara. Horregatik erabaki dugu,hain zuzen ere, geure burua ezagutaraztea”, amaitu du.