Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Luis Jatok ‘Cuando la verdad se sepa’ liburua aurkeztuko du

Luis Jatok ‘Cuando la verdad se sepa’ liburua aurkeztuko du
urtarrila 31
11:31 2019

Luis Miguel Jatok Cuando la verdad se sepa liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, otsailak 7, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Umetatik gustatzen zaio «istorioak asmatzea». Gezurra badirudi ere, ez ditu fikziozko liburuak irakurtzen, historia liburuak eta biografiak baizik. «Garai guztiei buruzko liburuak irakurtzen ditut: Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra, Alexandro Handia… Egun, Mike Tysonen biografia irakurtzen ari naiz. Rockzaleei buruzko liburuak oso gustuko ditut, bizitza interesgarriak izaten baitituzte».

Datorren ostegunean aurkeztuko duen liburua idatzi duen lehenengoa da. Castello-ko Sar Alejandria argitaletxearekin argitaratu du. «Liburua argitaletxe askotara bidali nuen. Lauk erantzun zidaten eta, Sar Alejandriakoen lanak gustuko ditudanez, beraiekin argitaratzea erabaki nuen. Nire helburua ez da dirua irabaztea. Hori dela eta, liburu polita argitaratuko zuen bat aukeratu nuen. Ordaintzeko prest nengoen».

Liburua biografia faltsu bat da. «Protagonista Leonardo Jimenez Galeano izeneko gizon bat da. Lehen kapituluetan bere aiton-amonez eta gurasoez hitz egiten dut. Ondoren, bere haurtzaroaren, ametsaren, lanen, desengainuen, bidaien… berri ematen dut. Drogek eta heriotzak ere tokia dute. Ez dut aipatzen non jaio den, baina nondik nora dabilen ikusita, gutxi gorabehera non dagoen jakin daiteke. Protagonista 1959an jaio zen eta liburua 56 urte dituenean bukatzen da».

Irakurterraza dela dio. «Entretenigarria da. Orrialde guztietan zerbait gertatzen da. Ez dago betegarririk. Liburua aurkezpen ekitaldian, argitaletxearen webgunean eta Amazonen erosi ahal izango da. Liburu dendetara eramateko asmoa ere badut. Bigarren zatia idazteko asmoa dut, Leonardoren maiteari buruz».

Liburua duela sei urte idatzi zuen. «Denbora pasa bezala idatzi nuen. Gurasoei kopia bat eman nien, baina ez nuen argitaratzeko asmorik. Duela sei hilabete kaxoitik atera nuen eta argitaletxeetara bidaltzea erabaki nuen».

Ponferradan jaioa

Jatok 33 urte ditu. Ponferradan (Leon, Espainia) jaio zen, baina hiru urte daramatza Urretxu-Zumarragan. Lan kontuengatik etorri zen hona. «Lana dagoen bitartean, hemen biziko naiz», esan du.

Gustura dago Urretxu-Zumarragan. «Baserri herri bat espero nuen eta hiri zantzua duen toki bat aurkitu nuen:?eraikin altuak, modernoa… Ezustekoa atsegina izan zen. Ponferrada handiagoa da, baina bizimodua antzekoa da. Eguraldia da gustatzen ez zaidana. Iazko negua oso gogorra izan zen. Gehiegitan egin zuen elurra!».

Euskaldunak itxi samarrak garela dio. «Kuadrillan mugitzen zarete eta jendea ezagutzea ez da erraza. Baina mundu guztia oso ondo portatu da nirekin. Ez dut inongo kexarik», amaitu du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 8 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]