-Zer izan nahi zenuenumetan?
Kamioilaria. Bolantea ikaragarri gustatzen zait: herrianez, baina errepidean asko.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Gauza asko: irakurtzea, taila egitea… Badira urte parebat Txiribiri taldeko kidea naizela.
-Otzaurte ala geltokietako auzoa?
Aukeran Otzaurte, baina, nire mugak ezagututa, hau.
-Zer du berezia auzo honek?
Jendea du berezia. Hemen ere urretxuarrak urretxuar diraeta zumarragarrak zumarragar, baina festetan behintzat ez da horinabaritzen.
-Dolarrak nagusi al dira oraindik auzo honetan?
Zahar batzuek garai bateko harrokeria mantentzen dute,baina gehienok nahiko naturalak gara. Auzoa asko jaitsi da, gainera.
-Zeintzuk dira astoagoak, gainekoak ala azpikoak?
Gainekoak beti, alde handiarekin gainera..
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Jatorrak.
-Egindako azken oparia?
Belarritako batzuk.
-Eta jasotakoa?
Liburu bat.
-Data bat?
Istripua izan nuen eguna. Bestelakoan, San Bartolomeeguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Mutil izena Josu, semearena. Neskarena, Olatz. Ez dakitzergatik, baina beti gustatu izan zait.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Hiruzpalau: Gara, herriko kronika Diario Vascon, Berriaeta Hitza.
-Gustuko telebista saioa?
Oso telebista gutxi ikusten dut. Eztabaida saioakatsegin ditut, baina ez dituzte ematen…
-Bereziki gorroto duzuna?
Txutxumutxu saioak. Besterik ez dagoenez, oso zaila dafundamentuzko ezer aurkitzea.
-Liburu bat?
Asko ditut gustuko. Nobela, orokorrean, asko gustatzenzait. Bat aukeratzekotan, oso gogoko dudan Atxagaren “Obabakoak”.
-Filme bat?
“Los dioses deben estar locos” asko gustatu zitzaidan. A zebarreak egin nituen!
-Soinu bat?
Trikitixarena.
-Usain bat?
Elorri lorearena.
-Janari bat?
Zizak.
-Ura ala…
Ura.