Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

‘Martin Zalakain’ ikuskizuna egingo dute larunbatean Ederrena pilotalekuan

‘Martin Zalakain’ ikuskizuna egingo dute larunbatean Ederrena pilotalekuan
urria 24
09:51 2018

Larunbatean, 20:00etan, Martin Zalakain dantza eta musika ikuskizuna egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Pio Barojaren Zalacain el Aventurero nobelan oinarritutako lan honen zuzendaria Juan Antonio Urbeltz da. Gidoia Harkaitz Canok idatzi du eta Barojaren rola Ander Lipusek betetzen du.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 10,15 euroan: arratsaldetan Ederrenan eta egunean bertan 18:30etik aurrera.

Emanaldia atzo aurkeztu zuten, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Aurkezpenean Juan Antonio Urbeltz zuzendariak, Iñaki Arregi dantza maisuak eta Jon Luqui alkateak parte hartu zuten. Urretxu eta Zumarragako dantzari eta txistulari beterano batzuk ere bertan egon ziren.

Luquik Baldorba abestiaren letra idatzi zuen gizona (Urbeltz) ezagutzea eta ikuskizun hau Urretxura ekartzea «ohorea» dela esan zuen.

Urbeltzek ikuskizun hau egitea duela lauzpabost urte bururatu zitzaiola aipatu zuen. Helburua dantza herrikoiei luxuzko erakusleiho bat ematea da.

Hungariarrek, irlandarrek eta andaluziarrek beraien musika eta dantzak mundu osoan ezagun egitea lortu dutela eta hemen ere gazteak lanerako gogoarekin ikusten dituela esan zuen. «Ondo abestu eta dantzatzeko gogoa duten gazteak ditugu. Hori Martin Zalakain lanean ikus daiteke. Urretxuarrek asko gozatuko dute».

Lan asko egin dutela azpimarratu zuen. «Entseguak Iñakik zuzendu ditu. 19:00etatik 21:00etara lan egin dugu. Iñaki da mirari hau azaltzeko pertsona egokiena».

Western karlista

Arregik nobela bat dantzatzea lortu dutela esan zuen. «On Pioren papererako aktore bat behar genuen eta Ander Lipusengana jo genuen. Berak Harkaitz Canorengana jo zuen eta gidoia idazteko eskatu zion. Desafioari oso gustura heldu zion. Western karlista oso erakargarria izango zela esan zuen».

Hala suertatu da. Dagoeneko milaka lagunek ikusi dute, Bilbo, Donostia, Baiona, Andoain, Miarritze eta Iruñean. «Martin eta Kattalinen istorioa oso hunkigarria da. Romeo eta Julietaren antzekoa da, baina karlista eta liberalekin. Gainera, musika oso iradokitzailea du. Musikaz Mikel Urbeltz arduratu da eta bere amaren itzala dago atzean. Zalakainek Baldorba boleroa dantzatzen du kartzelatik irteten denean eta bolero hori Marian Arregik konposatu zuen», azaldu zuen.

Arregik Euskal Herri osoko adin guztietako dantzariek parte hartzen dutela ere azpimarratu zuen. «Joan zaitezte ikustera. Ez zarete frustratuta irtengo. Ziur bigarrengoz joatea erabakiko duzuela. Eta ez naiz Bilbokoa, e!», amaitu zuen.

Egileari buruz

admin

admin

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 8 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]