bertsoetarako grina
oholtzarako potrorik ez eta
hauxe gure ahalegina.
Gorka ta Gorkai omenaldia
nahi genieke duina
Gure modura izango da ba,
egurra emanaz jakina.
Txapelketari gure kritika
egingo diogu fina
profesionalen gotorlekua
gu paketeon ezina
parte hartzailen maila igo da
baina galdu du feeligna.
zuzentasunak hartu du gaina
purista denen dotrina.
Doinua: Lujanbioren azken agurrekoa
Tot el BEC,
MB
som la gent del verso,
tan se val d’on venim,
si del sud o del nord (baita Legazpitikere!)
ara estem d’acord estem d’acord
hagitz profesionalak gara
Egaña al vent,
usu ozen,
Mendiluze hirek egin dik,
Azka, Azka, Aaaaazka
Doinua: Tot el camp
Ruper edo Sabinan
gure bertsioa
urtero liatzen du
Alkorta gajoa
bonbin eta gitarraz
jantzita badoa
harrikarez du uzten
Kuko tranpaldoa
Espero dugu dena
gaizki ez hartzea
hala izan behar duk
probokatzailea
arrazoia duk Ojan
goitikan behera
Silveira bezalako
pikoi batzuk gera
Doinua: Zenbait bertso xelebre (RuperOrdorikarena)
Jon Ormazabal