Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Martxoaren 8an greba egitera deitu du Koordinadora Feministak

Martxoaren 8an greba egitera deitu du Koordinadora Feministak
otsaila 08
09:57 2019

Goierri garaiko Koordinadora Feministak emakumeak martxoaren 8an greba egitera deitu ditu eta egun horretarako antolatu dituen ekitaldien berri eman du.

Koordinadora Feministak prentsaurrekoa egin zuen asteazken arratsaldean Emakumeen Etxea izango den eraikinaren kanpoaldean. Maria Jauregi, Eukene Agirre, Eztizen Agirresarobe eta Maria Sarasolak hartu zuten hitza, adin guztietako emakumeen babesarekin.

Martxoaren 8an heteropatriarkatu kapitalistaren aurkako 24 orduko greba egingo dela gogoratu zuten. «Bizitzak erdigunean jarri behar ditugula aldarrikatuko dugu. Guztiok daukagu bizitza duin bat bizitzeko eskubidea eta horretarako beharrezkoa da zaintza lanak berrantolatzea, instituzio eta gizonek dagozkien zaintzen ardura hartzea eta zaintza lanei dagokien balioa aitortzea».

Gizonezkoen lekua

Zaintzarik gabe ez dago bizitzak sostengatzerik eta horixe ikustarazteko emakumeek zaintzeari utziko diote martxoaren 8an, plazak betez eta zaintzen ardura gizonen gain utziz. «Beraz, gizona bazara eta greba feminista babestu nahi baduzu, hortxe duzu lekua, zaintza lanak egiten». Gizonen papera zein den argitzen duen eskuorria eskuragarri dago grebafeminista.wordpress.com webgunean.

Grebaren antolaketan parte hartu nahi duten emakumeak bileretan parte hartzera gonbidatu zituzten: ostiraletan, 18:30ean, Emakumeen Etxea izango den eraikinean.

Bukatzeko, martxoaren 8an dendak ixtera eta zabalik daudenetan ez kontsumitzera deitu zuten.
Egitarauari dagokionez, 09:00etan auto karabana egingo dute Etxeberritik abiatuta. 12:00etan ema-katea egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan hasita. Zumarragako plazan amaituko dute. Bertan argazkia aterako dute eta mural erraldoi bat osatuko dute. 14:30ean elkarrekin bazkalduko dute Emakumeen Etxea izango den eraikinean. Janaria etxetik eraman behar da. Ondoren, karaokea eta jolasak egongo dira.

Arratsaldean ere ekitaldiak egongo dira. 18:00etan, Uxue eta Ainhoa Plagarok eta Arri Iraetak kontzertua egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Bukatzeko, 19:00etan manifestazioa egingo dute (lapikoekin), Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta.

Lehenago, otsailaren 25ean, beste ekitaldi bat egongo da: Arantza Corralesek Mujeres y pensiones hitzaldia emango du, 18:00etan, Zelai Arizti aretoan.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 4 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]