Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Martxoko Feria egingo dute gaur arratsaldean Urretxun

Martxoko Feria egingo dute gaur arratsaldean Urretxun
martxoa 07
12:02 2017

Gaur arratsaldean Martxoko Feria ospatuko dute Urretxun. Herriko eta inguruko herrietako baserritarrak 15:00etan elkartuko dira, Gernikako Arbola plazan. Elkarrekin hitz egiteko aukera edukiko dute eta hainbat zozketatan parte hartuko dute. Ondoren, idi probak egongo dira.

Bertatik Bertara ekimeneko produktuen erakusketa eta salmenta egongo da. Gabiriako Baztarrika baserrikoek hainbat sari irabazitako gaztak salgai jarriko dituzte. Urteaga eta Zantagoiti baserrietako Gorka Sasietak eta Ander Kerejetak, berriz, barazkiak eramango dituzte. 17:00etan fruta arbolak zozkatuko dituzte bertaratzen direnen artean eta bertako produktuez osatutako saski bat Urretxuko emakume baserritarren artean. Gainera, arratsalde osoan zehar Urretxu eta Zumarragako idi eta idisko gazteen erakusketa egongo da. Igeldo, Sagaspe, Ipeñarrieta, Korta, Donardegi eta Olartek eramango dituzte idiak. Pare dotoreenari baba zakua emango diote.

Bukatzeko, 18:00etan idi proba erakustaldia egongo da Barrenkaleko probalekuan. Kortak eta Igeldok parte hartuko dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 8 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Pura vida, Unai. Ze eingo diau ba! [...]

txisku Txiki: Gaur CAFen Fernando Alonso eta Borja Senper, PPko buruzagien bixita desatsegina izan dugu. Baina bertan zirelarik, [...]

Kepa: Jo, nola hobetu dan ikastolaren irudia ikurriñaren koloreak kenduta. Bai horixe. Askoz modernoagoa. Behin hasita, [...]

herritar: Komenigarria litzateke sekundino esnaola eta iparragirre kaleetan errepide erdiko marra margotzea. Horrela kotxeak astiroago joango [...]