Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

May Boekenek bere bi liburuak aurkeztuko ditu maiatzean Zumarragan

May Boekenek bere bi liburuak aurkeztuko ditu maiatzean Zumarragan
apirila 26
10:00 2018

May Boeken (Maitane Vierbucher) idazle zumarragarrak bere bigarren liburua kaleratu du: Todas las benditas decisiones. Maiatzaren 5ean, 12:30ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean aurkeztuko du.

Bigarren liburu hau lehenengoaren jarraipena da: Todas las malditas decisiones. Protagonistak Londresen elkar ezagutzen duten Bilboko neska bat (Rebeka) eta rock musikari ospetsu bat (Gary) dira. Maitasun istorio honetan rocker baten bizitza nolakoa den, eta neska batentzat bizimodu horretan sartzeak zer suposatzen duen azaltzen du.

Lehen liburuaren bukaera tristea eta gogorra da. Bigarrenak, berriz, amaiera atseginagoa du. «Lehen liburuak amaiera tristea eta gogorra du eta mehatxuak jaso ditut sare sozialetan, txantxetan. Bigarrena Alemanian eta Ipar Irlandan kokatua dago eta amaiera atsegina du».

Lehenengoak harrera bikaina izan zuen eta bigarrena bide beretik doa. Dagoeneko hiru aurkezpen lotu ditu: maiatzaren 4an, 19:00etan, Donostiako Casa del Libron aurkeztuko du; 5ean Zumarragan eta 11n, 19:00etan, Iruñeko El Corte Inglesen. Bilbon ere aurkeztuko du, baina oraindik ez du data zehaztu.

Zumarragako aurkezpena

Bere bi liburuak Zumarragan aurkezteak ilusio handia egiten dio. «Lehenengoa ezin izan nuen aurkeztu, ez baitzidan astirik eman: konturatzerako, bigarrena argitaratu dut. Ilusio handia egiten dit nire bi liburuak herrian aurkezteak. Jende askok kargu hartu dit lehen liburua Donostian aurkeztu eta Zumarragan ekitaldirik antolatu ez nuelako».

Oso pozik dago bi lanek izan duten harrerarekin. «Ezin ditut salmenta datuak eman, argitaletxeak martxoan aurkezten baititu. Beraz, datorren urtera arte itxaron beharko dut. Dena den, lehen liburua asko saldu dela esan didate. Hilabete eta erdi eman zuen nobela erromantiko salduenen zerrendetan. Bigarrena ziztu bizian sartu da zerrendetan. Amazon, Kindle eta Libros zerrendetan dago. Seguru asko, aurrekoa irakurri zutenak hau noiz argitaratuko zain zeuden. Dena den, behera ere lehenengoak baino azkarrago egingo duela pentsatzen dut».

Bestalde, momoko.es webgunean lehen liburua «derrigor irakurri beharreko maitasun istorio feminista» dela aipatu dute.

Bigarren liburu honen ondoren, Rebeka eta Garyren arteko maitasun istorioa alde batera uzteko asmoa du. Beste istorio batzuei heldu nahi die. Ideia asko ditu, baina horiek garatzeko denbora gutxi. «Udan lasaiago ibiltzea espero dut. Izan ere, otsailetik ez dut ezertarako astirik izan. Hurrengo liburua ere nobela erromantiko bat izango da ziur aski, baina irakurle helduagoentzat».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 8 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]