Lanbide bakartia eta zaila da. Are gogorragoa matxuratutako satelite batek komunikazio zuzena ezinezkoa egiten duenean. Sam grabatutako mezuen bitartez bakarrik jarri daiteke harremanetan etxekoekin. Zorionez, aste pare baten buruan emaztea eta alabarekin elkartu ahal izango da. Paradoxaz beterikoistorioa da hau. Pertsonaia baten erretratu sakona da, baina bere bitartez hiru gizonen drama kontatzen da. Zientzia-fikzio klasikoa omentzen du, baina aldi berean gaur eguneko industriarekin antzekotasuna azaltzen du. 2009an BIFA (British Independent FilmAwards)-ren sari nagusia eta Sitges-eko gidoi, aktore eta filma onenarena sariak jaso ditu merezimendu osoz.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide