Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

169. alea

Ni ere berdintasunaren alde (169. alea)

Ni ere berdintasunaren alde (169. alea)
uztaila 26
10:56 2011

Gizon eta emakumeen arteko berdintasun instituzionalean lan egiten dutenen artean (erakunde ofizialak nagusiki) behin eta berriro entzuten dut goi karguetan, bai enpresa zein administrazio publikoan, diharduten emakumeen kopurua txikia dela eta euren presentzia handitu egin behar dela, batez ere erabakiak hartu behar diren guneetan, eta bla, bla, bla…

Ba bai, hala da. Ados nago. Hori onuragarria izango da, batzuen eta besteen ikuspuntua beti delako aberasgarria eta berdintasunaren aro honetan gero eta zatarragoak gelditzen direlako gorbataz beteak agertzen diren bileren argazkiak, ez? Eta jaun-andere agurgarriak, nola egin daiteke hori? Guretzat behin eta berriro aldarrikatzen dugun espazioa nola lortuko dugu? Kartelak eta kanpainak eginda? Zertan lagunduko digute erakunde jantzi horiek benetan gure herrialdeko lehendakari  izan nahi baina horretarako denborarik ez dugunoi? Agian berdintasunerako erakunde gehiago sortuta? Berdintasuna kromoa bailitzan negoziazio politikorako behin eta berriro erabiliaz? Prentsaurrekoetan aurkezten diren emakume eta gizonen zifraz betetako txostenak behin eta berriro eginda? Berdintasun ezaren ondorioz, arazo estrukturalak konpontzeko, ondoriorik inoiz aterako ez duten jakintsuen talde multidisziplinarrak eratuz? Elkarretaratzeetan pankarta ondo helduaz? Diskurtso eta agerraldi guztietan “berdintasun” hitza bi edo hiru aldiz agertuz? A ze errekurtsoa aukera berdintasunaren gai hau zenbaitentzat!

 Idoia Luzuriaga

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 3 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]