Hilabetez hilabete, zintzo erantzundiogu Brown jaunaren eskaerari. Oraingoan, ordea, mutu geratu gara,egurra noren artean partitu ez dakigula.
Arazoa konpontze aldera (datorrenhilean ez dugu ataka berean egon nahi), gure neurona ahituak zuonzeurona emankorrekin uztartzeko ahalegina egin nahi dugu. Faborezeskatzen dizuegu kariño handiegirik ez diozuen bizilaguntokapelotas horren izena bidaltzeko, otsaileko artikuluan berepasadizoak hizpide izan ditzagun. Hazienda bezalakoak gara. Txibatoakbehar ditugu. Inbidiaz bizi den jendea. Hurkoaren zorionakatsekabetzen duen herritarra. Geroz eta argumentufundamentu-gabeagoak izan, orduan eta hobeto.
Ziur boteprontoan hamaika izenbururatuko zaizkizuela. Baldintza batzuk jarri nahi ditugu, ordea.Hasteko, ez du balio Denis Itsaso elegantearen edo Ignacio Anchoabadearen izenak proposatzeak. Donostiako Artzain Onaren katedraleanostatu hartu duen gotzain famosoa ere ahaztu. Baita Josujonteknokrata edo Jon & Jon binomio gilikrata ere. Beno, ez, gurekinsar zaitezkete nahi baduzue. Gu mintzeko beldurrik ez izan, 1.700karaktere dituzue nahi bezainbeste egur partitzeko. Datorrenhilabeteko artikulua idaztea nahi? Etzan/k galdu aukera! Bigarrenik,urretxuanismoaren jatortasun eta euskaltasun betierekoak kolokanjarriko dituzten pertsonaiak behar ditugu, Ipeñarrietakolobby-ak zabaldu gura duen irudi idilikoa zikinduko dutenak. Badirudiurretxuar zintzo ororen atzean ezkutatzen dela Jehovaren lekuko bat,fededunen artean azal ederreko liburuxkak banatzen dituena, pandahartz irribarretsu eta guzti… “Beitu beitu, hau paradisua da. Etabeste aldean infernua dago”. Uuuuuuuhhh!
Jon Ormazabal