Badirudi urtean zehar izaten direnekitaldi batzuk (bakoitzak gustuko dituen gauzetan), historianbakarrak izango direla. Ikusmina pizten digute eta lortzearren gurebiziko esfortzua egin behar dugu. Noan harira. Adibidez, Errealadenboraldiaren amaieran igotzeko zorian egoten bada, partida horietangeure buruak ikusi nahiko ditugu Anoetan, edota Bruce Springsteen edoU2 musika taldea Donostiara badator sarrerak lortzeko adi-adiibili beharko dugu. Korrikalariak lasterka ibili beharko duBehobia-Donostia lasterketa herrikoian parte hartu nahi badu etaAizkorriko maratoilariek esprinter gisa jokatu beharko dutelasterketan izena emateko. Bertsozaleak BECeko finalean egon nahibazuen agudo ibili behar izan zuen. Hori guztia zergatik? Zergatik ezdute musikazale askok areto txikietara hasi berriak entzutera joatekogogorik edo zergatik ez dute bertsozaleek Luzio Gabiriaren omenezkojaialdira jotzen? Ekitaldi txiki horiek gabe denborarekin ez daekitaldi erraldoirik egongo. Telebistako iragarkiei adinako arretajarri beharko genieke herriko kronikei edo paretetan itsasten direnkartelei.
Aurrekontuetan murrizketa datorrenhonetan ekintzaile txikiak mimatu eta irudimena landu beharko dugu.Zoriondu egin nahi ditut 2009an irudimenarekin herrian egindakohainbat gauza. Ea 2010ean gainditzeko gai garen.
Ibon Garmendia