Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Oñatira doan autobusa Zumarragatik irteten da

Oñatira doan autobusa Zumarragatik irteten da
urria 23
11:04 2019

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak departamentua Oñatiko sarreran dauden zubiak konpontzen ari da eta horretarako Legazpi-Oñati errepidea itxi du. Legazpiarrak eta oñatiarrak kexu azaldu ziren eta bi udalek Legazpi-Oñati autobus zerbitzua ezarri zuten, mikrobus bidez. Zerbitzu hori Zumarragara luzatu dute, Oñatin ikasten duten zumarragarrek eskatuta. Astelehenetik autobusak Zumarragatik irteten dira eta Oñatiko Zubillaga auzoraino joaten dira.

Egunean sei autobus daude Oñatira joateko eta beste sei itzultzeko. 06:50ean, 07:20ean, 12:50ean, 13:50ean, 17:50ean eta 18:50ean. irteten dira Zumarragako geltoki intermodaletik. Legazpiko Saturnino Telleria kaleko errotondan 07:00etan, 07:30ean, 13:00etan, 14:00etan, 18:00etan eta 19:00etan gelditzen dira. Autobusak lau geldialdi egiten ditu Oñatin: Olabarrietan, San Lorentzon, Postan eta Zubillagan.

Goierrira itzultzeko autobusak 07:40ean, 08:10ean, 13:40ean, 14:40ean, 18:40ean eta 19:40ean irteten dira Oñatiko Zubillaga auzotik. Zerbitzua doanekoa da.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak prentsaurrekoa eman zuen atzo zerbitzuaren berri emateko. «Urriaren 9an Oñatiko eta Legazpiko udalek bi herrien arteko autobus zerbitzua martxan jarri zuten, Zumarraga kontuan izan gabe. Orain zerbitzu hau zabaldu dugu, herritarrek eskatuta eta aldundiaren Mugikortasun departamentuaren laguntzarekin».

Unibertsitateko ikasleak

Udana urtarrilaren 15a arte itxita egongo da eta herritarren beharrei erantzuna eman behar zaiela gehitu zuen. «Oñatira joaten direnen artean unibertsitateko ikasleak dira nagusi eta beraiek izan ziren nirekin harremanetan jarri zirenak. Zumarraga-Arrasate zerbitzua ondo zegoela, baina Zumarraga-Oñati ere beharrezkoa zela esan zidaten».

Serranok Legazpi-Oñati zerbitzua motz gelditzen zela gehitu zuen. «Oñatira Goierriko eta Urola Erdiko jendea ere joaten da eta horiek Zumarragan hartzen dute autobusa», amaitu zuen Serranok.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 6 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]