Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Orrietara ekarritako doinuak

Orrietara ekarritako doinuak
abendua 27
09:43 2018

Antxinako Ama txistu taldeak Zumarragako ezpatadantza eta Inurriak burdin harietan txistuka liburua eta diskoa aurkeztu zituzten pasa den larunbatean, Zelai Arizti aretoan. 50. urteurrenaren baitan antolaturiko askotariko ekintzen artean azkena izan da diskoaren eta liburuaren aurkezpena.

Honela azaldu du Endika Altzelai Antxinako Ama txistulari elkarteko kideak: «Iaz bete genituen 50 urte, baina arazo tekniko batzuen erruz liburua eta diskoa atzeratu egin ziren. Aurten ez dugu alarderik antolatu, eta bere tokian egin dugu aurkezpena».

Bi lanek Zumarragako ezpata-dantzak eta txistu taldeak izandako bilakaera historikoa jasotzen dute. «Guretzat oroimen ariketa bat izan da», nabarmendu du Altzelaik. «Gustura gelditu gara. Azken emaitza positiboa da, eta irakurri eta entzuten duenari gustatuko zaio», borobobildu du.

Zumarragako Ezpatadantza diskoan, metal boskotearen laguntzarekin, uztailaren 2an eta abuztuaren 15ean dantzatzen diren musikak jaso dituzte. «Baita doinu historikoak ere, garai batean bai, baina jada dantzatzen ez direnak», gaineratu du txistulariak. Halaber, Jose Ignazio Ansorenak preseski Antzinako Amari egindako biribilketa ere sartu dute diskoan.

Inurriak burdin harietan txistuka liburua, bestalde, taldearen 50 urteko ibilbidean jazotako bizipenek, testigantzek, argazkiek… osatzen dute. «Taldearen beste aldea erakusteko balio du. Txistu talde bat baino gehiago gara, eta hori erakusteko baliatu dugu lana».

Izena ere berezia jarri diote. «Musika letren bidez idaztea ez da erraza, baina noten eta inurrien arteko metafora irakurri genuen behin, eta gustatu egin zitzaigunez, hortik jo dugu». Haren esanetan, partitura bat lehen begi kolpean ikusita, alanbre artean jolasean dabiltzan inurriek osatzen dute.

Aurkezpen musikatua

«Ez genuen ohiko aurkezpen bat izatea nahi. Zerbait bizia nahi genuen, entretenigarria», dio Altzelaik. «Azkenean gure alorrera ekarri genuen. Eneritz Gorrotxategik aurkezle lanak egiten zituen bitartean, esaten ari zenarekin bat zetozen piezak jo genituen txistuarekin». Besteak beste, Mikel Laboaren eta Jose Antonio Artzeren Martxa baten lehen notak, Pablo Sorozabalen Gabiltzan kalez kale, Anje Duhalderen Gogoaren baitan, Gorka Knörren Azken agurraren negarra eta Korrontziren Akerrak adarrak okerrak ditu abestiak jo zituzten. Denek dute loturaren bat Inurriak burdin harietan txistuka liburuan kontatzen diren historia eta pasarteekin.

Aurkezpenean herriko musikari ugarik hartu zuten parte: Goiargi abesbatzak, Andoni Oruesagasti trikitilariak, Maddi eta Garazi Martin eta Mikel Alustiza abeslariek…

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 9 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]