Gaztelaniaz ‘sabañón’ deritzona, odol zirkulazio arazoengatik gorputzeko atal distalenetan gertatzen den azaleko hantura da, batez ere esku eta hanketako hatz, belarri eta sudurrean.
Neguan agertzen da eta edozeinek izan badezake ere, batez ere umeek eta adinekoek izaten dute. Sarrien sortzen dituen sintomak: inflamazioa, gorritasuna, mina, azkura eta erremina dira. Hauei aurre egiteko ez dago tratamendu berezirik. Garrantzitsuena gaixotu aurretik babestea da: horretarako gorputz atalak bero mantendu behar dira, alkohola eta tabakoa ekidin behar dira eta egoki elikatu behar da. Zirkulazioa aktibatu behar da eta odi-zabaltzaileak erabil daitezke.
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide