Ospitalean elkarretaratzea egin zuten
Lehengo astean bezala ospitaleko langile askok elkarretaratzea egin zuten lan baldintza hobeak eskatzeko. "Osakidetza denok gara, hobekuntzak denontzat" lemapean, sarrera nagusian kontzentratu ziren. ELA, SATSE, LAB, UGT, CCOO, UTESE eta SAE sindikatuek konbokaturiko kontzentrazioan, azkehobekuntzak medikuentzako bakarrik izan direla eta beste langileak aparte utzi dituztela salatu zuten. Bihar ere 13:00etan beste elkarretaratze bat egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide