Bai, gure bi herrien artean dagoenPiruloaren plazaren antzera, hamaika petatxo jarri dizkioten arren,ikaragarri itsusia iruditzen zaiguna eta okerragoa dena, kotxez nahizoinez zoazela, edonork aurretik eraman zaitzakeena. Izan ere, gureogibide bera duten askok, «lankideak» edo «kolegak»ez diegu sekula deituko, eta agintean diren ordezkari politiko askokjustizia egin dela behin eta berriz errepikatu duten arren, nolaizango da ba justua asmatutako frogen erruz, komunikabide bat ixtea?Nola izango da ba justua ehunka lagun langabeziara bidaltzea? Nolaizango da ba justua hainbat lagun atxilotu eta torturatzea, aregehiago euren aurkako frogak zuk asmatuak direla jakinda? Nola izangoda ba justua bost lagunen, eta hauen ingurukoen bizitzako zazpiurtetan horrelako sufrimendua eragitea? Euren txarrean zorteko izandirela ere esan dezakete Martxelok, Iñakik, Joan Marik, Txemaketa Xabierrek, ez bakarrik azkenean egia azalera irten delako, besteaskok eurentzat nahiko luketen babes sozial eta politikoa izandutelako ere bai. Izan ere, azken sententzia honek sortutako poza ezda erabatekoa. Askok ahaztu dutela dirudien arren, Jabierrek etaTeresak, antzeko «delituengatik» urte gehiegi daramatzatekartzelan. Egin, Egin Irratia eta Ardi Beltza ere itxi zizkiguten,aitzakia oso antzerakoekin. Urrutira joan gabe gure Joseba Garmendiakere laster pasatu behar du batere bermerik ematen ez diguntribunaletik. Edo azken hauek seguru benetako gaiztoak direla?
*Posdata. Idoia, egurra partitzekogogoa sartzen zaizun hurrengoan deitu lasai, guretzat ere mamporrerolana ez da eta batere erraza.
Jon Ormazabal