Barru-barrutik atera zitzaion. Eta musikan behintzat ona eta txarra zer den neurtzea lan zaila denarren, Piztiak talde beteranoak rock gozagarria egiten du. Rock gordina, tarteka pop doinuez ondutakoa. Gabeko kalapitxixak diskoa kaleratu berri dute ondarrutarrek eta orain arteko iritzi onenak jaso dituzte. Piztiak taldeak baditu bereizgarri batzuk; 1980eko hamarkadako pop-rocka esaterako. Korrontearen kontra egin dute, baina letra landuei eta melodia dotoreei esker aurrera egin dute. 14 kanta, 14 istorio, soinu propioa ardatz. Hainbatek 2009ko euskal diskorik onenen artean nabarmendu dute. Petti, egia esan, ez zebilen gaizki.
Igor Susaeta