Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Poligrafo Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun

Poligrafo Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun
apirila 20
10:32 2017

Larunbat honetan Poligrafo Fest musika jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Aurten, Perlak, Joao Tomba, Suzy&Los Quattro, Los Zopilotes Txirriaos eta Sumision City Blues taldeek joko dute. Jaialdia eguerdian hasiko da Perlak taldearen kontzertuarekin eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Gainontzeko kontzertuak 20:00etatik aurrera izango dira.

Perlak taldeak 13:00etan joko du. Zarauzko talde hau 2013an sortu zen. Post-punk musika jotzen dute. Perlaken kontzertuaren ondoren, herri bazkaria egingo dute. Paella eta pantxineta egongo dira jateko. Txartelak 15 euroan jarri dituzte salgai, Motz tabernan.

Arratsaldean, 20:00etan, Joao Tomba galiziarrak joko du. Musikari hau bakarrik igotzen da taulara, irrati-kasete batekin. Grabatutako musika oinarri duela, gitarra jo eta abestu egiten du.

Gainontzeko kontzertu guztiak gauean izango dira. 22:00etan Suzy&Los Quattro Bartzelonako taldeak joko du. Power pop eta punk musika jotzen dute eta duela urte batzuk Bartzelonan hil zuten Hank urretxuarraren omenezko disko bat grabatu zuten.

23:30ean Los Zopilotes Txirriaos talde nafarrak rancherak joko ditu eta 01:00ean Sumision City Blues rock talde gasteiztarrak joko du.

Zarraparra taldea

Jaialdi hau Urretxu eta Zumarragako Zarraparra taldeak antolatzen du. Talde honetako ki-deen helburua zuzeneko musika sustatzea da eta horretarako musika mota ezberdinak uztartzen dituen jaialdia prestatu dute oraingoan. «Talde oso ezberdinak dira, baina guztiak oso onak. Aniztasunaren bila joan gara», aipatu du Zarraparrako Gaizka Oiartzabalek.

Aurten ez dago herriko talderik. «Urretxu eta Zumarragako talderen batek jotzea nahi genuen, baina Sarraldeko lokalak itxi zirenetik gehienak lokalik gabe daude eta entseatu gabe ez dago kontzertu bat ematerik».

Zorionez, egoerak hobera egingo duela dirudi. Izan ere, bi udalek entsegu lokalak egokitu behar dituzte Sarralden eta 5.500 euroko diru-laguntza eman behar diote Zarraparrari. Diru horrekin, sei kontzertu eta bi jaialdi antolatuko dituzte. «Apiriletik azarora, ia hilero kontzertu bat egongo da. Jaialdiei dagokienez, Poligrafo Fest jaialdiaz gain, Zumarragan beste bat antolatuko dugu».

Dagoeneko kontzertu batzuk zehaztu dituzte. Maiatzaren 6an Cayman Kings taldeak joko du, maiatzaren 13an Lie Detectors, Harla, Horror eta Petti ta Etxeko Uzta taldeek Eitzan joko dute, ekainaren 9an Cabezafuego eta Xabi No-ren txanda izango da, uztailaren 2an Alice Jane eta Los Brazos taldeek joko dute eta uztailaren 8an Tonky de la Peñak joko du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 1 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Kepa: Jo, nola hobetu dan ikastolaren irudia ikurriñaren koloreak kenduta. Bai horixe. Askoz modernoagoa. Behin hasita, [...]

herritar: Komenigarria litzateke sekundino esnaola eta iparragirre kaleetan errepide erdiko marra margotzea. Horrela kotxeak astiroago joango [...]

Maria Pavon Gonzalez: Informazio gehiago edo izena emateko 943534085 telefonora deitu egin behar da [...]

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]