San Joan egunean harrizko mahaietan bazkaltzeko aukera
Urretxuarrak San Joan jaiak prestatzen ari dira dagoeneko. San Joan egunean Santa Barbarako harrizko mahaietan bazkaldu nahi dutenek, Aizpurunea kultur etxean izena eman behar dute. Bertako telefono zenbakia 943 03 80 88 da. Izena emateko azken eguna hilaren 12a izango da. Zozketa hilaren 13an egingo dute: 18:30ean, Aizpurunea kultur etxean bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide