Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

San Kristobaleko usadioak

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/10
Otamotz
San Kristobal Zumarragako baserri auzoetako bat da; jatorriz Aranburu baserri multzoa. Bertan dago San Kristobaleko baseliza, Antioko ermitaren ahizpa txikia izan daitekeena; txikia da neurrian, baina ez edertasunean. Auzoak bere jaia ospatuko du igandean. Auzotarrek aspaldiko ohiturari eutsiko diote eta baserrietan familia osoak elkartuko dira; baserririk ez duten auzoko seme-alabek elkarteetan izango dute hitzordua. Festaren muina eta tradizioa auzotarrak elkartzea da. Jaian mezarako ermita irekiko dute. Baseliza itxita egon ohi da eta ikusi nahi duenak Oraa baserrian eskatu behar du giltza, baselizatik hurbil. Han bertan, Oraan, prestatuko dituzte auzotarrei eta bisitariei jaian eskainiko dizkieten mokaduak. Bezperan Igaraberri baserrian egosiko dituzte txorizo muturrak eta egunean bertan Zubilagak erositako 80 ogi handietan kabitzen diren beste gazta eta txorizo pintxo emango dituzte; ardoa ere bai. Aizkora erakustaldia Herri kiroletan nortzuk arituko diren ez dago aurrez esaterik. Auzotar gazteenak izango dira denak eta trontzan, kaskara biltzen eta, akaso, harri jasotzen ere arituko dira. Aurten aizkora erakustaldia egongo dela aurreratu du Zubilagak, Anjel Arrospide auzoan bizi da eta gogotsu agertu da Jabier Aranberrirekin eta haren seme Julenekin lehiatzeko. Festa txikia da San Kristobalekoa; txikia neurrian, baina ez auzotarrentzat eta han jaiotakoentzat duen garrantzian.

«Antioko baseliza bezain altxor da San Kristobalekoa»

Ana Peñak (Zumarraga, 1982) Zumarragako arte sakratua aztertu zuen eta bere ikerketaren emaitza argitara eman ere bai 2010ean. Liburuan tokia egin zion San Kristobaleko ermitari. Pagotxetako gainan kokatuta, aitzinean Zumarraga eta Azkoitia lotzen zituen bidean dago, Peñaren hitzetan «estrategikoki kokatuta». Behar beste ezaguna al da ermita? Antioren itzalak estaltzen duela esango nuke, baina biek antzekotasun handiak dituzte eta, txikian bada ere, San Kristobalekoa Antiokoa bezain altxor dela esango nuke. Sabaia egurrezkoa du eta egur tailen antzekotasuna handia da. Nik uste dut baserri munduko elementuetan oinarritu zirela artisauak, esate baterako, kutxetan. Zeintzuk dira ermitaren elementu nabarmenenak? Aldare gainean dagoen estalkia nabarmena da. Zerua izena dauka, barroko arokoa da, urdinez margotuta dago eta izarrak ditu, aldareari ukitu sakratua emateko egiten zuten. Arabiar jatorriko gaineko estaldura ere badauka, guadamecil izenekoa. XVI. eta XVII. mendeetan aberastasunaren sinboloa ziren. Ermita noiz eraiki zuten esaterik ba al dago? XV. mendean eraiki dutela badakigu, baina zehazki noiz eraiki zuten esatea ez nintzateke ausartuko. San Kristobaleko ermitari buruzko lehenengo dokumentuak 1540 urtekoak dira. Hasieratik auzo baseliza izan zela esango nuke, parrokia funtziorik ez du inoiz bete nire ustetan. Badago kontrakoa esaten duenik, baina bataio-harririk ez dago San Kristobalen eta horrek, nire iritziz, parrokia inoiz ez dela izan adierazten du. Batik bat auzotarrek zaintzen dute. Bai, garai batean udalak eta elizak zaintzen zuten. Nik uste dut auzotarren lanari esker zainduta dagoela.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT