Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

005. alea

Sanjoanak Santa Barbaran (005. alea)

maiatza 26
01:00 1995

Uda iristean, bai gure herriotan eta baita inguruan ere makina bat erromeri ospatzen da gaur egunean ere.
Urretxun 1557an eraiki zen Santa Barbara baselizaren inguruan, elkartzen gara urtez urte sanjoanak ospatzeko.
Sanjoanak, Santa Barbaran 1918. urtean ospatu ziren lehenengo aldiz eta festa honen sortzailea eta bultzatzailea Honorio Alberdi jaunaren gidaritzapean zegoen Urretxuko lagun talde bat izan zen.
Beti jakin izan dugu festak behar diren bezala ospatzen, adibide gisa ikus dezagun, 1932ko sanjoanetako festa egitaraua. San Joan bezperan zer ikusiko egitarauan eta lur-azpiko komunen inaugurazio garrantzitsua; hori bai biztanleen benetako beharretan pentsatzea!
Eta ikusi al duzue bezperan festa zer ordutan amaitzen zen? Ba, gaueko hamabietan, ez dira ez gauzak gutxi aldatu festa ordutegi arloan!
Ekainaren 24an kontuak kontu ez zuten ez nolanahiko bazkaria izaten, gaur egunean ere ez genioke menu horri muzin egingo, ez horixe! Argazkian azaltzen diren urretxuar hauek ere oso pozik dirudite, agian argazkian itxuroso ateratzeagatik daude hain irribarretsu, baina bazkari horretan pentsatze hutsarekin aurpegiak alaitu zitzaizkiela esango genuke guk.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 9 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]