Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Santa Lutzi ferian 415 postu, erosle zain

Urretxu eta Zumarraga
2018/12/12
Otamotz
Bihar Santa Lutzi feria ospatuko dute Zumarragako eta Urretxuko kaleetan. Aurten 415 postu jarriko dituzte eta denetik erosteko aukera egongo da. Gainera, egitarau zabala antolatu dute. Festa gaur hasiko da, Urretxuko Iparragirre plazan, Arabako Errioxako ardo azokarekin. 18:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Gainera, Urretxuko udaletxeko portaloian ardo dastaketa egingo dute. 19:00etan hasiko da. Santa_Lutzi_feria_2017-1Egun handia bihar izango da. Goizean zehar bi herrietako kaleetan denetik ikusi eta erosteko aukera egongo da: ganadua (Urdaneta hiribidean), nekazaritzako tresnak (La Salle-Legazpi ikastetxeko patioan), Euskal Herriko produktuak (Zumarragako Euskadi plazan eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan), eskulanak (Zumarragako Zelai Arizti parkean eta plazan eta Urretxuko Iparragirre kalean) eta Arabako Errioxako ardoa (Urretxuko Iparragirre plazan). Aipatzekoa da ganadu lehiaketako animaliak Beloki pilotaleku ondoan egongo direla. Aurreko urteetan Legazpi dorretxearen ondoan egon dira. Zumarragako Udalak artisauak ere tokiz aldatzea erabaki du. Trintxeratik Zelai Arizti parkera eta plazara eraman dituzte, protagonismo handiagoa izan dezaten. Hala, arropa eta osagarri postuak trintxeran egongo dira. Lehiaketei dagokienez, ganadu, errezil sagar, fruta eta barazki lehiaketez gain, ezti, oilasko eta kapoi lehiaketak egongo dira. Ezti lehiaketan Goierri garaiko ekoizleek parte hartuko dute. Urretxuko Areizaga kaleko arkupeetan egongo dira. Oilaskoak eta kapoiak Areizaga-Kalebarren plazan egongo dira. Sariak hor bertan banatuko dituzte, 13:30ean. Ekintzei dagokienez, haurrek zaldian ibiltzeko aukera edukiko dute: 11:00etatik 14:00etara, Zelai Arizti parkean. Gainera, goiz osoan zehar, bi herrietako musikariek kaleetan joko dute. 12:30ean, Ederrena pilotalekuan, herri kirol erakustaldia egongo da. Hiru aizkolari bikotek neurtuko dituzte indarrak: Arria V.a (Errezil)-Mugertza II.a (Mutriku), Julen Alberdi (Azkoitia)-Jon Irazu (Zizurkil) eta Iñaki Azurmendi (Arriaran)-Xabier Zaldua (Zumarraga). Hiru harri-jasotzaile ere arituko dira: Zelai V.a (Mallabia), Inhar Urruzuno (Ondarroa) eta Imanol Albizu (Elgoibar). Sarrera doan izangoda. SONY DSCHandik gertu, Zubimusu plazan, artzain txakur erakustaldia egongo da. Antzarekin lan egingo dute, 13:30etik aurrera. Arratsaldean, berriz, pilota jaialdia eta idi probak egongo dira. Pilota jaialdia Ederrenan izango da, 17:30ean. Partida nagusia binakako txapelketakoa izango da. Irribarria aramarrak eta Zabaletak, Artola eta Mariezkurrena II.aren aurka jokatuko dute. Idi probak Zumarragako plazan izango dira, 18:00etan. Asier Izagirreren idiek eta Patxi Aranberrirenek neurtuko dituzte indarrak. Urretxuko eta Zumarragako finala izango da. Gainera, Inazio Soraluzeren eta Iñaki Irigorasen idiek erakustaldia egingo dute. Bisitarientzat lehiaketak Herritarrek eta bisitariek bi lehiaketatan parte hartzeko aukera ere edukiko dute. Wally eta bere hiru lagunak aurkitu eta beraiekin argazkiak ateratzen dituztenek bi Bertatik Bertara otarren zozketan parte hartuko dute. Argazkiak Areizaga-Kalebarren plazan egongo den karpan aurkeztu behar dira. Argazki rallya ere egongo da. 09:00etatik 10:00etara eman behar da izena, Urretxuko kultur etxean. Udalek garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute. Autoz etortzea erabakitzen dutenek aurten aparkaleku bat gehiago izango dute: ospitaleko aparkaleku berria. Ostiralean inauguratuko da, baina Santa Lutzi egunerako irekiko dute.

santa lutzi egitaraua

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT