Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Serranok agintaldian egindakoaren laburpena egin du

Urretxu eta Zumarraga
2015/03/23
Otamotz
Gaur eguerdian Mikel Serrano Zumarragako alkate sozialistak bera buru duen udal gobernuak agintaldian (2011-2015) egindakoaren laburpena egin du ordubete eta laurdeneko mintzaldian. Serranok inbertsioetatik harago, gizarte mailan egindako lanari azpimarra egiten hasi du bere hizketaldia. Bide batez, udalaren zorpetze “maila baxua” nabarmendu du,
Hurrengo agintaldian agintzen duen gobernuak baliabide ekonomikoak izango ditu
Serranok gaika antolatu du bere solasaldia eta agintaldian abiarazitako proiektuak aletu ditu:
  • GeoZumarraga baliabide digitala.
  • Antioko Interpretazio Zentroa. 2014ko apirilaren 11n inauguratu zuten. Zazpi hilabeteotan 13.000 bisitari izan dituela esan du Serranok. 2013an jatetxea eta taberna ireki zituztela eta orduz geroztik egun batean ere ez dutela itxi gehitu du alkateak.
  • Auzoetako hobekuntzak. Sail honetan auzoz auzo xehatu ditu egindako lanak, lan bakoitzari dagokion aurrekontua eta diru laguntza adierazita. Besteak beste, Elizkaleko lanak (333.432 euroko aurrekontua eta 95.842 euroko diru laguntza Eusko Jaurlaritzako Merkagune programari esker), Filipina Uharteak (160.000 euro eta Merkagunek 36.960 euro), Agiñagako frontoiaren sabaia (220.878 euro eta 118.880 euro jaurlaritzak eta 40.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzatan)… Beste hamaika proiektu aipatu ditu alkateak.
  • Mugikortasuna. Z  Busa, egunotan egunean egiten dituen zazpi zerbitzuen berri ematen duen esku orria banatzen ari direla esan du alkateak. Lurraldebuseko zerbitzuen baitan San Gregorio 6ko geldialdi berria eta Lamorous gerontologia zentroan jarritakoa aipatu ditu. Bidegorrian egiten ari diren asfaltatze lanak arlo honetan sartu ditu.
  • Etxebizitza. Zumarragak babes ofizialeko etxeen aldeko apustua egin duela, eta agintaldian 50 bat etxebizitza merkaturatuko dituztela adierazi du Bidaurretan eta Eitzagaberrin. Antio hiribidean kokatutako 22 etxebizitzen giltzak urtebete barru emango dituztela agindu du.
  • Gizarte esparruan. Gautena (Gipuzkoako Autismo Elkartea) eta AECC (Minbiziaren Aurkako Elkartea) elkarteen egoitza berriak kokatu dituzte Zumarragan. 9.950 biztanle datuaren harira agintaldi honetan heriotza tasa igo egin dela azaldu du alkateak, “jaiotze tasa ia igo ez den bitartean”. Adinekoei lotutako programak zerrendatu ditu: A tiempo (suteak saihesteko programa), Tipi etapa (taldean paseatzeko programa) eta Euskadi Lagunkoia (zaharrak gizartearen egitasmoetan txertatzeko programa).
  • Urola Garaia Mankomunitatea. Berdintasuna, trebakuntza, Orto proiektua, lehenengo sektoreari lotutako egitasmoak (Bertatik bertara), Sortzen (ekintzaileei zuzendutako programa), Turismoaren inguruko lanketa.
  • Azpiegiturak. Haur parkeak, lanak egin dituzte eta egiten ari dira Zumarragako hiru parketan eta adinekoen parkearen egonkortzea.
  • Garapena eta ingurugiroa. Uraren sektorizazioa (nekazari eremuan barne), efizientzia energetikoa (LED argiteria), igerilekuko ur beroaren aprobetxamendurako sistema berria, bosgarren edukiontziaren erabilpena. Serranoren hitzetan:
    Poliki-poliki ari gara urratsak ematen baina ernegaziorik gabe
  • Kirola. Beloki pilotalekuan Eskuz banakako Euskal Herriko Txapelketaren lehenengo partida jokatuko da maiatzean. Field targeteko Europako Txapelketa jokatuko da uztailean Zumarragan. Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa Zumarragan amaituko da apirilaren 8an eta irtengo da apirilaren 9koa. Argixaoko bigarren zelaian belar artifiziala jarriko dute.
  • Kultura. Zumarragan egiten diren musika zikloak aipatu ditu (Antioko zikloa eta abesbatza lehiaketa), Herri Opera gogoratu du eta agintaldian Zumarragako elkarteei diru laguntzak ez zaizkiela gutxitu esan du, are gehiago
    2014an eta 2015ean %10 igo dizkiegu diru laguntzak kultur elkarteei
  • Sariak. Hiri jasangarria, Hiri lagunkoia eta aipamena Udalsarea 21en.
  • Euskara. Kale erabilerak %4,5 gora egin duela esan du Zumarragako alkateak,
    Euskararen egoera ezin hobea da Zumarragan izan dituen datuak kontuan hartuta
  • Osasun arloa. Zumarragako Ospitaleko lanen zerrenda egin du: kanpo kontsulten eraikina, erresonantzia magnetikoak egiteko gailu berria eta aparkalekuak. Guztiak PSE-EEk EAJrekin egindako negoziazioen emaitza direla esan du alkateak, baita bera buru duen udal gobernuaren ekimena ere.
Behin arlo guztiak aletuta, Serranok hasi duen tokian amaitu du solasaldia. Hain zuzen, Zumarragako Udalaren zorpetze mailari heldu dio bukaeran. Gaur gaurkoz, Zumarragako Udalaren zorpetze maila Zumarraga Lantzen barne hartuta, %3,28koa da. Guztira, 80 proiektutik gora burutu ditu udal gobernu sozialistak. Agintaldian 11 milioi eurotik gora inbertitu dituzte eta horietatik 2.900.000 inguru Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzekin finantzatu dituzte. Indarkeriaren aipamena egin du amaieran hura zuzenean aipatu gabe, Serranoren hitzetan:
Sozialistak une zailetan hor egon gara eta aurrera egiten lagundu dugu, orain aro berri bati hasiera ematen diogu non iraganeko mehatxurik ez dagoen    
 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT