Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Soraiz auzoko egunean Zaldua omendu dute auzotarrek

Soraiz auzoko egunean Zaldua omendu dute auzotarrek
azaroa 24
17:58 2018

Zumarragako Soraiz auzoan urteroko festa egin dute gaur. Ohiko sagardo dastaketa eta bazkariaz gain ordea, ekitaldi berezi bat ere izan dute aurten. Xabier Zaldua herri kirolari eta auzotarra omendu dute. Oihane Vicente dantzariak agurra egin dio aurrena. Segidan, Zumarragako herriaren izenean oroigarria eman dio alkateak, eta auzotarren beste plaka bat eskaini diote.

Mikel Serrano alkateak, “Zumarragako herriak asko zor” diola esan dio Zalduari, eta “bere horretan jarrai dezala” opa dio. Eskerrak eman dizkio “Zumarragaren izena lau haizetara” zabaltzeagatik, eta “herri kirolen historian aparteko lekua” lortu duela eta, soroiztarrak eta zumarragarrak “harro” daudela azaldu du.

Zalduak berak ere hartu du hitza, eta esker ona agertu die auzotarrei. Aizkoran eta herri kirolen munduan 10 urte daramatzala gogorarazi du; denbora horretan guztian 10 apustu, hainbat txapelketa eta aurten hainbesteko sona hartu duen pentatloia egin ditu. ”Nik herri kirola maite dut eta hor segi nahi dut, nire buruak eta gorputzak laguntzen badute, behintzat beste bost edo hamar urtean”. Berriki hil diren bi auzotar ere gogoan izan ditu Zalduak, eta “omenaldi honen zati bat beraiei” eskaini nahi izan die.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

7 + 9 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]