Berak eta bere kideek Goierri Garaianpizten diren suteak itzaltzeaz gain, hamaika lan ezberdin egitendute. Urtean 200 alditan baino gehiagotan entzuten da euren sirenahotsa.
Zenbat suhiltzaile parke daudeGipuzkoan?
Bederatzi. Zortzi Aldundiarenak diraeta bestea Donostiako Udalarena. Aldundiarekin sinatutakohitzarmenaren arabera, Donostialdea osorako lan egiten du. Gipuzkoansuhiltzaileak Aldundiaren ardura dira, baina toki guztietan ez dahala gertatzen.
Gipuzkoan nola erabaki zen non irekisuhiltzaile parkeak?
Plana 1987an egin zen zerbitzua sortuzenean. Eskualdeka banatu zen. Bere garaian zentzua izango zuen,baina parke batzuk besteengandik oso gertu daude. Izan ere, garaihartako errepideek eta egungoek ez dute zerikusirik. Zerbitzua sortuarte boluntarioekin lan egiten zen. Egun parkeak mistoak dira:profesionalak eta boluntarioak daude parkeetan.
Zein da boluntarioen egoera?
Geroz eta boluntario gutxiago daude:gaizki gogoratzen ez badut hemen hamabost daude, Ordizian bizpahirueta Azpeitian zortzi bat. Gainontzeko toki guztietan ez daboluntariorik gelditzen. Legazpikoa Gipuzkoako parke berriena da,2003an ireki zen, eta horregatik daude inon baino boluntario gehiago.Irteeretara guardian dauden profesionalak joaten dira. Arazoa larriabada boluntarioei ere deitzen zaie. Bilatzailea dute eta guardiandaudenak parkera etortzen dira irteeran parte hartzera.
Boluntarioak ere parkean trebatzen aldira?
Bai. Hilean hiru praktika egitendituzte hemen bertan.
Zer nolakoa da profesionalen etaboluntarioen arteko harremana?
Ez da erraza. Ni neu boluntarioaizandakoa naiz. Lehen, orain baino gehiago, boluntarioei txandakosuhiltzaile gutxi egotea leporatzen zitzaien. Duela gutxira arte hirubakarrik ginen eta egun lau. Izan ere, Aldundiari merkeago ateratzenzaio boluntarioa profesionala baino.
Zein da zuen eremua?
Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu etaZumarraga: Irizar enpresa ondoko errotondatik hasi eta Udanaraino.Antzuola ez da gure eremuan sartzen, baina bai bertaraino doanerrepidea. Gurea da Gipuzkoako parke txikiena.
Zer baliabide dituzue?
Parke guztietan baliabide berberakditugu. Bost kamioi ditugu: batek eskailera du, beste batek uradarama, hirugarrena istripuetarako erabiltzen dugu eta laugarrenak,uraz gain, suteetarako tresneria darama. Horretaz gain, todoterrenoakere baditugu. Bestalde, Aldundiak Gipuzkoa guztiko parkeetanerabiltzen diren kamioi bereziak ere baditu.
Zer diozu eraikinari buruz?
Aldagelak, sukaldea, egongela,gimnasioa, logela, ikasgela eta bulegoak ditu. Parkea oso sinplea da.
Zenbat lagun zaudete lanean?
Lau laguneko sei talde eta bi sarjentu.Parke guztiak halakoak dira, Irunekoa izan ezik: han taldeak seilagunekoak dira. Izan ere, haiei irteera gehiago tokatzen zaizkie.Inguru hartan jende asko bizi da, industria asko dago eta gainera A-8errepidea bertatik pasatzen da. Urtean 1.000 irteera inguru dituzteeta guk, berriz, 200 pasatxo.
Nolakoak dira zuen irteerak?
Inguru hau orekatuena da. Garai bateanaltzairu lantegietara asko joaten ginen, baina egun, krisia dela eta,gutxiago. Azkenaldian ateak irekitzeko, gas usaina dagoelako…deitzen digute. Txikikeriak. Geroz eta sute eta istripu gutxiagodaude. Hori ona da, baina gure lana nahiko aspergarria da halakorikgabe. Jendeak, arazoren bat duenean, 112 telefono zenbakira deitubehar du. Bertako langileek, arazoaren arabera, badakite normobilizatu behar den: Osakidetza, Ertzaintza, Udaltzaingoa,suhiltzaileak… Deia Donostiako gure kontrol zentrora heltzen da etaondoren ordenadorez dagokion parkeari pasatzen zaio abisua. Alarmakjotzen du, pantaila batean arazoa zein den ikusten dugu, jantzi etakamioia hartzen dugu.
Zuen lanetako batzuk zeintzuk direnesan duzu. Zer gehiago egiten duzue?
Mendiko erreskateak, elurra kendu,uholdeak daudenean ura xukatu (atera), haizeteak daudenean eroritakozuhaitzak kendu eta teilak lotu, kea edo txinpartak botatzen dituztenkoadro elektrikoak begiratu… Ez dakigula nori deitu? Suhiltzaileeideituko diegu.
Nolakoa da zuen lan eguna?
Egunez tokatzen zaigunean zazpi ordukolan eguna dute eta gauez hamar. Astegunetan hiru errelebotara lanegiten dute eta asteburuetan 24 orduko lan eguna dute. Kamioiak etamateriala errebisatzen dituzte, praktikak egiten dituzte, kirolaegiten dute… Asteburuetan, berriz, norberak bere zaletasunaklantzeko aukera du: telebista ikusi, irakurri… Zazpi ordu errazbetetzen dira, baina 24…
Legazpin 26 lagun zaudetela esan duzu.Denak hemen ingurukoak al zarete?
Ez. Duela gutxira arte bizilekuaparketik 15 kilometro baino gutxiagora edukitzea eskatzen zitzaigun.Baldintza hori kendu egin zuten. Lehen lan orduetatik kanpobilatzailea gainean eramaten zuten, baina orain ez. Hiru laneanegoten ziren eta beste hiru lokalizatuta. Egun, esan bezala, taldeaklaukoak dira. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko jende gutxi dago.Gehienak kanpotarrak dira, bizkaitarrak ere baditugu. Jendeak ahalduen tokian lan egiten du eta pixkanaka bere etxera hurbiltzensaiatzen da.
Denak gizonezkoak al zarete?
Bai. Gipuzkoan ez dago emakumezkosuhiltzailerik, baina azken aldian bik ia lortu zuten. Gero etaemakume gehiago saiatzen da. Nire ustez suhiltzaile lana egitekogaitasuna badute.
Zuen lana gogorra dela esango alzenuke?
Orokorrean ez, baina sute handiakesaterako gogorrak dira. Une jakin batzuk bakarrik dira gogorrak:ziklogenesia izan zenean talde bakoitzak zazpi ordu eman behar izanzituen material pisutsuarekin atzera eta aurrera. Fisikoki ondo egonbehar da larrialdi une batean zazpigarren pisura materialpisutsuarekin korrika igotzeko. Bestelakoan, gogorrena monotonia da.
Zergatik gustatzen zaizue lan hau?
Tentsioa atsegin dut. Sute baterajoatea arriskutsua da, baina atsegin dut. Bestelakoan, hemengo lanabesteen parekoa da. Dena den, denetik pixka bat jakin behar da:elektrizitatea, gasa, sua, istripuak, elurteak… Lan oso ezberdinakegitea tokatzen da.
Esker oneko lana al da?
Ez dakit ba… Jendeak beti beranduiritsi garela, dena urez bete dugula, dena puskatu dugula…leporatzen digu. Askotan mundu guztiak gu baino gehiago dakieladirudi: “zertan ari zarete hor?”, “hortik ez da”, “horrelaez da egin behar”… sarritan entzutea tokatzen zaigu. Lehen bainogutxiago, ordea. Izan ere, lehen baino hobeto lan egiten da. Denaden, une batzuk esker onekoak dira: istripu batean norbait autobatetik ateratzen dugunean, adibidez.
Ondo ikusita zaudetela uste al duzu?Oso ondo bizi zaretela esaten da.
Hala da. Beti libre daudela esatendiete, baina Gabonetan adibidez, mundu guztia etxean dago berefamiliarekin eta beraiek parkean egon beharra dute. Bestalde, egunezlibre badaude gauez lan egin dutelako da. Aste bete jai baduteigandean 24 orduko lan eguna izan dutelako da. Bestalde,suhiltzaileak gazteak eta aktiboak dira. Mendira joatea, eskalatzea,eskiatzea… gustatzen zaie. Beti oporretan daudela dirudi, bainabeste lanbide batzuk izango balituzte ere aisialdia hala emangolukete. Suhiltzaile lanak kirol hauek egiteko aukera eskaintzen dueta kirol hauek egiten dituenak suhiltzaile izan nahi du nahikoadenbora izateko. Egia da denbora libre dezente dugula, baina arriskuegoeretan lan egitea tokatzen zaigula ere egia da.
Gehienak gazteak zaretela esan duzu.
Parke honetan bai, baina bestebatzuetan ez horrenbeste. Duela hiru urte 59 urterekin erretiratuahal izatea lortu zen. Horretarako baldintza batzuk bete behar dira.Ordura arte 65 urte bete arte lan egin behar genuen. Gipuzkoakosuhiltzaile zaharrenak Irunen daude. Izan ere, bertako zerbitzua Udalarena zen eta ondoren Aldundiak hartu zuen. Beteranoak ezin diraaurrealdean jarri, baina irteeretan bigarren mailako lanak erebadaude: bonbaz arduratzea, adibidez. 60 urtekoari ezin diozuzazpigarren solairura gaztea bezain azkar igotzea eskatu. Bestalde,suhiltzaile oso gazteak aurkitzea ere arraroa da. Izan ere, hainbatofiziorekin lotutako probak pasatu behar dira eta horretarakoesperientzia beharrezkoa da. Sartu berriek 30 eta 35 urte arteandituzte.
Zer dohain behar dituzue?
Lardaskari samarra izan behar da. Izanere, elektrizitatea, mekanika, igeltsaritza, zurgintza… probakpasatu behar dira. Bestalde, fisikoki ondo egon behar da. Hemen probafisikoak ez dira gogorrak, baina Bilbon eta Donostian bai.Aldundiaren probetan ezagutzei garrantzia handiagoa ematen zaie.
Noizean behin probak pasatzen aldituzue sasoian jarraitzen duzuela erakusteko?
Ez. Salbuespenen bat egon daitekeenarren, suhiltzaileak aktiboak dira eta euren burua zaintzen dute.
Jendeari aholkuren bat eman nahi aldiozu?
Norbaitek zer edo zer gaizki eginduelako ateratzen gara parketik. Jendeak ez du sute arriskua ikusten.Enpresa batzuetan sekulako bolborategiak dituzte. Pentsa, Insalusenpresak ere su hartu zuen! Bestalde, etxebizitzetako instalazioelektrikoetan sekulako txapuzak ikusten dira. Aholkuak? Jendeak zeredo zer arraroa ikusten duenean 112 zenbakira deitu dezala. Gureadoako zerbitzua da. Jendeak oraindik faktura eskatzen digu. Ez dutemugiarazi duten guztia ordaintzeko dirurik… Lau lagun, lau kamioiberezi… Bestalde, jendea sua bere kabuz itzaltzen saiatzen da etaezin duela konturatzen denean guri deitzen digu. Ordurako berandu daaskotan. Batzuei asko kostatzen zaie guri deitzea eta beste batzuekkatua nonbaitetik jaisteko deitzen digute! Xelebrekeria asko ikusteatokatzen zaigu. Batzuek giltza etxe barruan utzi dutela esatendigute, baina euren asmoa emazte ohiaren etxera sartzea da.
Zein da gogoratzen duzun irteerarikgarrantzitsuena?
2003tik daramat Legazpin lanean, parkeaireki zenetik. Autobidea ireki zenean bihurgune batean hiru lagun hilzirela oroitzen dut. Beste batean Azkoitira bidean, kamioi bati kargaerori zitzaion eta beste lagun bat hil zen. Gogorrenak horiek izandira. Auto istripuak oso gogorrak dira. Halakoetan lan egin ondorenmantsoago gidatzen dugu. Dena den, gehien gogoratzen ditudanak lehenistripuak dira. Legazpira etorri aurretik Tolosan eta Ordizian lanegin nuen eta urte haietako istripuak dira gehien gogoratzenditudanak. Urteak pasatu ahala, ohitu egiten gara.
Azkenaldian ez da sute handirik izan.
Ez, urtean pare bat izaten dira etatxikiak. Legazpi, Urretxu eta Zumarraga elkarrengandik oso gertudaude eta sute bat pizten bada berehala heltzen gara. Aldundiarenegitasmoaren helburua hori zen: parke txiki asko egitea istripura edosutera lehenbailehen iritsi ahal izateko.
Nolatan erabaki zenuen suhiltzaileizatea?
Boluntario bezala hasi nintzen,Tolosan, 1996an. 18 urte nituen eta urte hartan bertan Unibertsitateikasketak hasi nituen. Egunkarian suhiltzaile boluntario izatekoikastaro bat antolatu zela ikusi nuen eta izena ematea erabaki nuen.Gustatu egin zitzaidan eta oposizioetara aurkeztea erabaki nuen.1999an interino hasi nintzen, 2001ean plaza atera nuen eta 2003ansarjentu egin nintzen. Ingeniaritza ikasi nuen, baina suhiltzailelana bakarrik ezagutzen dut.
Legazpin luzaroan gelditzeko asmoa alduzu?
Oso gustura nago. Gainera, sarjentuokez dugu besteek bezainbeste aukera mugitzeko. Ordizian bizi naiz,sarjentuok lanpostutik gertu bizi beharra baitugu.
Zuen lanak arrisku puntu bat du. Nolabizi dute ingurukoek?
Arriskua baino txarragoa erreleboetaralan egitea da. Larrialdi bat dagoenean etxetik korrika atera behardugu eta hori ere ez da gozoa beraientzat. Arriskua badago, baina ezdugu sentitzen. Lan istripuak egon dira, baina ez zaigu iruditzengeure burua arriskuan dagoenik.
Argazkiak: Josu Alzelai eta Asier Zaldua.