Izan ere, Urretxuko Euskal Jaia, jaibat baino gehiago da. Sentimendu bat ere badela esango nuke. Nik,zumarragarra izanagatik (badakit bat baino gehiago haserretukozaidala honengatik), Urretxuko Euskal Jaia nire bezala sentitzen dut.Zuetako askori ere berdin gertatuko zaizuelakoan nago.
Herritarrakjai baten inguruan batzen dituen eguna da. Euskaldun izaera etaizatea inoiz baino biziago sentitzen dugun egun bat. Kolektibo batenparte sentiarazten gaituen egun bat. Asko dira, zorionez, karrozetanparte hartzeko izena ematen duten koadrilak. Eta karrozetan gazteakkezka-tzen dituzten gaiak islatzen dira. Mende erdian gauzak askoaldatuko ziren, seguru, baina Euskal Jaiak jarraitzen du aldarrikapenkutsu hori izaten. Horregatik, sortzen ari garen gizarte kontsumistaeta konformista honen aurrean, oraindik ere injustiziak salatzeko gaidenik dagoela ikusteak poza ematen dit. Ni ere ibilitakoa naiz lanhorietan eta aitortu behar dut nostalgia goxoz gogoratzen ditudalaurte haiek.
50 urte igaro dira dagoeneko. Eta hemendik 50 urtera haingurea den jai honek bizirik iraungo du, seguru nago. Gaur egun duenizaera eta izpiritu horrekin jarrai dezala espero dut. Gure eskubaino ez dago.
Josune Zarandona