Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Andorra"

 Azken berriak
    June Garitano eskiatzailea, Espainiako Kopako liderra

June Garitano eskiatzailea, Espainiako Kopako liderra

June Garitano eskiatzaile urretxuarra Espainiako Kopako liderra da, lehen fasearen amaieran. Ostiralean Super Gigante proba irabazi zuen eta larunbatean Gigante proba. Hurrengo biak Espainiako selekzioarekin egingo ditu: bata Andorran eta beste Suitzan. Azken honetan, Europako onenekin neurtuko ditu indarrak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Goierri elkarteak Pirinioetara mendi irteera antolatu du uztaileko zubirako

Goierri elkarteak Pirinioetara mendi irteera antolatu du uztaileko zubirako

Goierri kirol elkartearen mendi sailak lau egunetako mendi irteera antolatu du Frantzia, Katalunia eta Andorrako Pirinioetara. Mendizaleak hilaren 22an irtengo dira Urretxutik eta 25ean itzuli. Autobusa 06:00etan irtengo da, Goierri elkartearen egoitza azpitik (Jose Mari Lasa plaza). Mendizaleak Ariege bailarako Auzat herrira eramango ditu. 3-4 orduren buruan, 1.200 metroko desnibela

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarren denboraldi bikaina

June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarren denboraldi bikaina

June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrek denboraldi bikaina osatu dute. Junek 12 urte ditu eta Espainiako Kopan hirugarren postuan sailkatu da. Sierra Nevadan eta La Molinan podiumera igo da. Gainera, Valdesquiko eslalon erraldoia irabazi du. Espainiako txapelketan zilarrezko bi domina lortu ditu eta Aragoiko zirkuituko bi probetan podiumera igo da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salle-Legazpiko ikasleak, Andorra eta Bartzelonan

La Salle-Legazpiko ikasleak, Andorra eta Bartzelonan

La Salle-Legazpi ikastetxeko 4. DBHko 50 ikasle Andorra eta Bartzelonan egon dira, ikasbidaian. Azken ikasturtea dute ikastetxean eta bidaia hau elkarrekin osatutako ibilbideari amaiera on bat emateko antolatu dute. Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrak, berriz, Lazkaoko Iztueta baserrian egon dira. Bertan nola lan egiten duten ezagutzeko aukera izan dute.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]