Osoko bilkurak luze jo zuen, PSE-EEkoeta EAJko ordezkarien arteko ika-mikak luzatu zuen hain zuzen.Bakoitzak Antion zer edo zer egiteko proiektua sortu zenetik, duelazortzi urte, oraindik han ezer ez eginda egoteko, gertatu denarengaineko bertsio bana eman zuten. Antiguarekin plataformako kideek ereparte hartu zuten amaieran hitz hartuz. Mikel Serrano alkateari“zorte ona” opa zioten, “guztia zuk nahi bezala ateratzen badapoztuko gara. Baina interpretazio zentroa porrota izan daiteke”.Bilkurak emandako azken hitzak dira, Mariasun MendizabalAntiguarekineko kideak esandakoak. Otsailean zentroa izango denareninguruko erakusketa egingo dute Zelai Ariztin, ikus-entzunekoeuskarriak erabilita “zentroa barrutik nolakoa izango den ikusiahal izango dute zumarragarrek” iragarri zuen Serranok.