Hain zuzen ere, urtebete gehiago luzatu diote kontratua, 2012ra arte. Azken urtean bolada onean dago aurrelaria, eta pilotazaleek ere estimatzen dute bere jokoa. Kontratu honi esker, gutxienez beste urtebete egingo du Aspen.
Eta kirolaz ari garela, pilota alde batera utzita furbola ere hartu behar dugu aintzat, izan ere, Musti taldeak Realeko lagun-arteen kongresua egingo du ekainaren 11n, 12an eta 13an Zumarragan. Antolaketa lanak burutzeko laguntza beharko dutela jakinarazi dute Musti taldekoek, eta astelehenerako bilera deitu dute bilkuraren antolaketan parte hartu nahi dutenei zuzenduta. Bilera Zelai Arizti kultur etxean izango da, etzi 19:00etan.