Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "bazkaria"

 Azken berriak
    Urola futbol taldea urte amaierako festa ospatzen ari da

Urola futbol taldea urte amaierako festa ospatzen ari da

Urola futbol taldeko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideak urte amaierako festa ospatzen ari dira. Eguerdian kalejira egin dute eta ondoren La Salle-Legazpi ikastetxeko patiora joan dira bazkaltzera.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    San Joan egunean harrizko mahaietan bazkaltzeko aukera

San Joan egunean harrizko mahaietan bazkaltzeko aukera

Urretxuarrak San Joan jaiak prestatzen ari dira dagoeneko. San Joan egunean Santa Barbarako harrizko mahaietan bazkaldu nahi dutenek, Aizpurunea kultur etxean izena eman behar dute. Bertako telefono zenbakia 943 03 80 88 da. Izena emateko azken eguna hilaren 12a izango da. Zozketa hilaren 13an egingo dute: 18:30ean, Aizpurunea kultur etxean

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salle-Legazpikoen bazkaria

La Salle-Legazpikoen bazkaria

La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiek bazkaria egin zuten atzo, La Salle ikastetxeen sortzailearen heriotzaren 300. urteurrena dela eta. Adin guztietako 150 lagun inguru elkartu ziren.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    KKinzona eguna eta bazkide kanpaina

KKinzona eguna eta bazkide kanpaina

Larunbatean KKinzona Eguna ospatuko dute Urretxun. 12:00etatik aurrera irratsaio ibiltaria egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 14:30ean herri bazkaria egingo dute gaztetxean. Apatxe, Fox eta Ziaboga tabernetan eta kkinzona.eus webgunean eman daiteke izena. Bazkalostean, musikarekin eta abestien hitzekin lotutako jolasak egongo dira. 18:30ean bertso poteoa egingo dute, gaztetxetik abiatuta. 23:00etan,

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salleko ikasle ohiek topaketa egingo dute

La Salleko ikasle ohiek topaketa egingo dute

La Salle ikastetxeen sortzailearen heriotzaren 300. urteurrena dela eta, ikastetxe hauetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte. La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiek topaketa egingo dute. Maiatzaren 18an izango da. Bazkarirako txartelak Monterrey tabernan eta ikastetxeko idazkaritzan jarri dituzte salgai, 25 euroan.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Urretxuarrak kuadrillen eguna ospatzen ari dira

Urretxuarrak kuadrillen eguna ospatzen ari dira

Urretxuarrak kuadrillen eguna ospatzen ari dira. Egunean zehar haurrentzako jolasak, musika, bazkaria, musika eta sokatira egon dira. 21:30ean kantu afaria egingo dute Gernikako Arbola plazan. Aurtengo gonbidatu berezia Fermin Valencia musikari nafarra da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gazte Eguneko bazkariaren bideoa

Gazte Eguneko bazkariaren bideoa

Zumarragako Santa Isabel jaiak direla eta, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak urteroko Gazte Eguna egin zuen larunbatean. Bazkaltzen dozenaka gazte elkartu dira aurten ere. Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa: https://youtu.be/5iY_5EFc6bI

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    130 lagun baino gehiago, Irrintziren urteurreneko bazkarian

130 lagun baino gehiago, Irrintziren urteurreneko bazkarian

Irrintzi dantza taldeak 50. urteurreneko bazkaria egin zuen atzo. 130 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Ekitaldian Teresa Ibarbia eta Jesus Mari Garralda omendu zituzten, taldearen alde egindako lanagatik. Honenbestez, 50. urteurreneko ospakizunei amaiera eman diete. Azken hilabeteetan, ezpata-dantzari buruzko dokumentala eta ipuina argitaratu dituzte eta erakusketa bat, bi jaialdi

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Irrintzi taldearen 50. urteurreneko bazkaria

Irrintzi taldearen 50. urteurreneko bazkaria

Azaroaren 18an Irrintzi dantza taldearen 50. urteurreneko bazkaria egingo dute Etxeberri jatetxean. 50 urte hauetan Irrintzik herriarekin eta herriarentzat dantza egin duenez, nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Txartelak Lanbroa belar-dendan eta Aitxu paper-dendan egongo dira salgai, 50 eurotan, hilaren 22a arte.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ikastolako ikasle ohien bilkura iruditan

Ikastolako ikasle ohien bilkura iruditan

1.200 bat lagun bildu ziren larunbatean, Urretxu Zumarragako Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunetan. Aspaldiko ezagunekin elkartu eta garai bateko kontuez hitz egiteko eguna izan zen. Bazkariaz gain, ikasturte ezberdinetako taldeek argazkiak ere atera zituzten. Bestetik, Oñatiko Ikastolak emandako Kilometroen lekukoa ere jaso zuten, 2018ko edizioa beraiei antolatzea tokatuko baitzaie.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]